Ikasleen txokoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ikasleen txokoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/06/08

Aizu! Aldizkariko saria Goierrira

Aizu! Aldizkarian erreportajeak, elkarrizketak, testigantzak etab. irakurtzeko aukera izateaz gain, denbora pasa atala ere badago; horien artean, pertsonai ezkutua izeneko jolasa dago. Gogokoak taldeko Cristina Ortegak erantzuna bidali eta hara, bera izan da irabazlea! 



2021/05/27

Kixket kafetegiko gosariaren irabazlea!

Zozketa egin dugu eta Kixket kafetegiko gosaria autoikaskuntzako ikasle batek lortu du. 

Zorionak, Raquel! Bi pertsonentzat gosari eder bat irabazi duzu; beraz, on egin! 





2021/03/11

Ahoz aho Doro Zobaranen eskutik

Doro Zobaran izan zen ahoz ahoko ipuin kontalaria: Eguzkia Ilargia eta Lurra izeneko istorioa kontatu zuen. Emankizuna asko gustatu zitzaigun. Ikusi nahi duzue? Hemen duzue: 





2021/02/22

Zein izango ote da talde garailea?

Ikasle-taldeek mozorroa prestatu eta argazkia atera diote euren buruari. Ostiralean, otsailaren 26an, talde garailearen izena jakinaraziko dugu. Zorte on guztioi!

Hementxe dituzue jasotako argazkiak: 

 

1. Alleku taldea

 
2.  Amengatik taldea
 
 

3. Auskalo taldea
4. Beasaingo taldea


5. Etxalde abereak


6. Jatorrak taldea
7. Loreak taldea


 8. Ordiziako jubilatu taldea


9. Segurako taldea


10. Zegama taldea


11. Zomorro uxatzaileak



 

12. Xirimiri taldea




2020/12/11

ASMAKIZUNAK

Zaldibiako 4 loreak taldekoek 6 asmakizun prestatu dituzte.  Zuen erantzunak irakurri nahi ditugu. 




Baietz asmatu zein animalia diren:

1.- Ile asko dauka. La hanka dauzka. Bi adar dauzka. Mutur txikia dauka. Txuria da (edota batzuetan beltzarana). Isatsa dauka, txikia eta titiak dauzka. Azkarra da. Zein animalia da? 

 

2.- Ez dauka ilerik. Txikia da eta 6 hanka dauzka. Oso azkarra da. Lur azpian bizi da. Lanean ari da beti. Beltza da. Zein animalia da? 

 

3.- Ez dauka ilerik, baina azala marraduna dauka. 4 hanka dauzka. Azkarra da, buztana du eta indar handia dauka. Belarri txikiak dauzka baina ondo entzuten du. Hortz handiak dauzka eta atzapar zorrotzak. Basatiak ere badaude. Haragia jatea asko gustatzen zaio. Zein animalia da? 

 

4.- animalia handia da eta mutur luzea dauka. 4 hanka dauzka eta bere lepoa oso luzea da. Azkarra da eta belarri txikiak dauzka. Ez dauka ilerik. Bere azala puntuz beteta dago. Basatiak dira eta belarra eta hostoak jatea asko gustatzen zaio. Zein animalia da? 

 

5.- Ez dauka hegorik baina azkarra da. Belarri luzeak ditu eta ile asko dauka. Belarra jatea gustatzen zaio. Batzuk baserrietan bizi dira, baina etxeetan ere bai. Maskota da. Buztan txikia dauka. Bere begiak ere txikiak dira. Hortz zorrotzak dauzka. Basatiak lur azpian bizi dira. Zein animalia da? 

 

6.- Ez daukate hegatsik eta belarriak ez dira ikusten. Begi txikiak dauzkate eta lumak koloretakoak dira. Batzuk zuhaitzetan bizi dira, baina etxeetan ere bai. Maskotak dira. Alpistea jatea gustatzen zaie. Euren abestiak oso politak dira. Zein animaliak dira? 


2020/12/03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

 Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugunez,  gure ikasleek bost hitz erabilita euren sorkuntza gauzatu dute. Hitzak honakok dira: euskara, harria, itsasoa, eguzkia eta  berdea. 


Goierri sakona taldea


 

 



Gogokoak taldea



 

Amengandik taldea



Ataungo taldea

 



Zegamako taldea







 Tximeleta taldea

(1)

Gaur eguzkia ez da atera, itsasoa zakar dago eta kostaldeko harriak indarrez jotzen ditu, baina ez zaigu axola, Euskalerriako hiri, herri eta mendi berdetan euskararen eguna ospatzen da

(2)

Zure eguzkiaren argitan, galdu egiten naiz.
Zure itsaso zakarrak jotzen du
zure kostaldeko arroken kontra.
Urtez urte landutako harriak, gatz-zaporea.
Zure mendietako berdetik
bizia sortzen da, zure ahotsa sortzen da;
Euskara, banderatzat
Euskadi bihotzean


Auskalo taldea

Euskara ez da hizkuntza bakarrik, bizimodua da, gure sustraia da, arbasoen altxorra da. Hau jaso dugu eta zaindu behar dugu.

Euskara egunero behar dugu eguzkiaren argitasuna bezala.

Zaindu dezagun euskara gu bereizten gaituzten bazter berdeak eta itsasoa bezala.

Eraikin bat ez da egiten harri bakarrarekin, hiztun bakarrarekin hizkuntza bat osatzen ez den bezala. Denon artean indarrak batu behar ditugu gure hizkuntzak bizirauteko.

Ahalegindu gaitezen egunero hitz egiten euskaraz, gure hizkuntzaren alde!

Txapeldunak taldea



Euskara taldea


Segurako taldea




Aurrera taldea






Gaur, bihar, etzi eta beti... Euskararen eguna! Egunero esateko nahi dugun guztia, atzo, gaur, bihar...egun guztiak direlako euskararen eguna!!!


2020/11/25

Goierri sakona taldekoen errezetak!

Goierriko sakona taldeko ikasleak errezetak lantzen aritu dira eta bakoitzak bana prestatu du. Gainerako ikasleekin ere partekatu nahi izan dute eta, beraz, hemen dituzue eurek idatzitako errezetak. On egin!











2020/11/17

Euskal Herriko baserriak

Autoikaskuntzako ikasle batek Euskal Herriko baserriak ezagutu ditu lanketa batean, eta ondoren, 3Dan maketatu ditu . Oso lan ederra! 

Zer iruditzen zaizue?




2020/05/22

Balkoitik ikusten dutena deskribatzen


Aurrekoan aipatu genuen bezala, ikasleak etxean euskara ikasten ari dira. Hainbat zeregin egin dituzte eta balkoitik ikusten zuten horri argazkia ateratzeko eskatu genien.









Balkoitik ikusten dutenari argazkia ateratzeaz gain, batzuk deskribatzera ere animatu dira. Etorkizuneko euskaldunak taldeko Ana Maria Tataruk honelaxe deskribatu digu ikusten duena.


Txindoki eta Zazpi taldekoek ere irudi eta testu bidez kontatu digute ikusi dutena.


Euskararen erreka


Urrian hasi ziren ikasle gehienak aurrez aurreko klaseekin, euskara ikasten. Itxialdi honek egoera berezia ekarri digu eta, horren haritik, ikasle batzuek erreka baten bidez irudikatu dute hasieratik hona bizi izan duten prozesua eta aldaketa. Azpian dituzue horietako batzuk.




2020/05/20

Etxetik ateratako argazkiak

Itxialdiaren garaian, ikasleek etxean euskara ikasten jarraitu dute. Hainbat jarduera egin dituzte eta, horietako batean, etxeko balkoitik edo leihotik zer ikusten zuten jakin nahi izan dugu. Hori dela eta, argazkia atera dute guztioi erakutsi ahal izateko. Azpiko irudietan bildu ditugu bidali dizkiguten argazkiak. 



2020/05/19

Patata-tortilla nola egin

AISA taldeko ikasleak elikagaien eta sukaldaritzaren inguruko hiztegia lantzen aritu dira eta baita errezetak ere. Horren haritik, amaierako erronka patata-tortilla egin eta errezeta idaztea izan da. Andresek patata-tortilla ederra prestatu du eta berak nola egiten duen ere azaldu digu. Itxura ona du, ezta?



Patata-tortilla

Osagaiak:
  • 4 patata ertain
  • Tipula bat
  • Gatza
  • 7 arrautza
  • Olioa
Nola egin:

Patata eta tipula zuritu eta txikitu. Zartaginean olioa jarri eta frijitu tipula eta gero patatak. Zazpi arrautza irabiatu. Ondoren, gehitu patatak arrautza irabiatuari. Utzi minutu batzuk urre kolore marroixka izan arte eta buelta eman. Azkenean, platerean jarri. On egin!

2020/05/06

Andresen aurkezpena

Euskaltegiko ikasle den Andresek bere burua aurkeztu digu. 


2020/05/05

Lorea Agirreren biografia

Orkliko 'Euskara zaindu' taldean biografiak lantzen aritu dira eta azken proiektua hauxe izan da: herriko baten biografia egitea. Ikaslea beasaindarra izanik, Lorea Agirre aukeratu du, eta hauxe da osatu duen testua.
 

2020/03/19

Taldeak ezagutzen:

Hilabete honetan hiru AISA talde jarri dira martxan Ordizian, bi goizekoak eta bat eguerdi partekoa. Aurrekoan goizeko Aniztasuna taldea aurkeztu genizuen eta oraingoan bestea.

2020/03/17

Maiaren bertsoa euskara ikasleentzat

Jon Maia bertsolariak Twitterren abian jarri duen ekimena aprobetxatuta, gonbidapena egin genion euskaltegietako ikasleei bertso bat idazteko. AEKren izenean, Jon, ESKERRIK ASKO! Euskara ikasleok, hemen duzue:

 


Jarraian, bertsoa musikarekin eta ahotsarekin uztartuz jasotako bertsioak dauzkazue. Eskerrik asko!

Aritz (Trapagaran)
Lorea (Iruñerriko AEK-ko irakaslea)
Rosa (Barakaldoko AEK-ko ikasle ohia)

2020/03/12

Elkarrizketa Kukumiku telebistan


Borrokalariak taldeko ikasleak Ordiziako Urdaneta ikastetxeko KukuMiku telebistan elkarrizketatu zituzten, blogean kontatu genuen bezala, eta bideoa ere ikusgai dago jadanik. Gozatu!

2020/03/10

Euskaltegitik kanpo ere euskaraz gozatzen


Beasaingo Bareak eta Besteak taldekoek afaria egin zuten joan den astean. Eskolaz kanpo euskaraz gozatzen eta bizitzen jarraitzeko aukera paregabea izan zuten beraz, giro onean. Bejondeizuela!

2020/03/04

Taldeak ezagutzen: Aniztasuna

Hilabete honetan hiru AISA talde jarri dira martxan Ordizian, bi goizekoak eta bat eguerdi partekoa. Goizeko talde horietako bat dugu Aniztasuna. Jatorri ezberdinetako kideak daude bertan eta horregatik bururatu zaie izena. Barrena jauregiaren kanpoaldean ateratako argazkia ere bidali digute, euren berri izan dezagun.