Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugunez, gure ikasleek bost hitz erabilita euren sorkuntza gauzatu dute. Hitzak honakok dira: euskara, harria, itsasoa, eguzkia eta berdea.
Goierri sakona taldea
Gogokoak taldea
Amengandik taldea
Zegamako taldea
Tximeleta taldea
Gaur eguzkia ez da atera, itsasoa zakar dago eta kostaldeko harriak indarrez jotzen ditu, baina ez zaigu axola, Euskalerriako hiri, herri eta mendi berdetan euskararen eguna ospatzen da
(2)
Zure eguzkiaren argitan, galdu egiten naiz.
Zure itsaso zakarrak jotzen du
zure kostaldeko arroken kontra.
Urtez urte landutako harriak, gatz-zaporea.
Zure mendietako berdetik
bizia sortzen da, zure ahotsa sortzen da;
Euskara, banderatzat
Euskadi bihotzean
Auskalo taldea
Euskara ez da hizkuntza bakarrik, bizimodua da, gure sustraia da, arbasoen altxorra da. Hau jaso dugu eta zaindu behar dugu.
Euskara egunero behar dugu eguzkiaren argitasuna bezala.
Zaindu dezagun euskara gu bereizten gaituzten bazter berdeak eta itsasoa bezala.
Eraikin bat ez da egiten harri bakarrarekin, hiztun bakarrarekin hizkuntza bat osatzen ez den bezala. Denon artean indarrak batu behar ditugu gure hizkuntzak bizirauteko.
Ahalegindu gaitezen egunero hitz egiten euskaraz, gure hizkuntzaren alde!
Txapeldunak taldea
Euskara taldea
Segurako taldea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina