D' elikatuz zentroaren eskutik Ordiziako azoka hobeto ezagutu ahal izan dugu. Hasteko, azokaren garapena eta jatorria aurkeztu dute. Ondoren, asteazkenero Plazara gerturatzen diren baserritarrak ezagutu ditugu eta amaitzeko, Martinez tabernan mokadu goxoa dastatu dugu. Ederto ibili gara!!!
2022/01/27
Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna
2022/01/26
Pertsonai ezkutuko saria Goierrira
Aizu! Aldizkariak badu pertsonai ezkutua izeneko atal bat. Gure ikaslea den Marian Rodriguezen erantzuna bidali eta hara! Petritegi sagardotegian bi pertsonentzat otordua + erisketa-poltsa irabazi du.
2022/01/19
KORRIKA IBILBIDEA
⭕[Ibilbidea] Bai, martxoaren 31n, Amurrion; apirilaren 10ean, Donostian, ados.
Eta gaur? Gaur, 22. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi dugu!
Albistea: https://korrika.eus/eu/bloga/item/73-22-korrikaren-ibilbidea-ezagutarazi-dugu
Zure herritik noiz pasako den jakiteko: Androiderako APPa:
https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.korrika
IOSerako APPa:
https://apps.apple.com/es/app/korrika/id594215660
Web: https://korrika.eus/eu/ibilbidea
Tipi-tapa, tipi-tapa, #KORRIKA ! #HitzEkin
2022/01/18
K Kuttuna taldekoen errezetak
K kuttuna taldeko ikasleak errezetak lantzen aritu dira eta horrekin lotuta, bakoitzak gogoko duen plateraren errezeta idatzi du: Masailak, buñueloak, porru zopa, patata tortilla, bizkotxoa eta iberiko masailak.
Norbait ausartuko da errezeta hauetako bat etxean egin, argazkia atera eta guri bidaltzen?
Tira, oraingoz errezetak irakurriko ditugu kar-kar!