2019/06/26

Euskara irakasle izateko ikastaroa irailean

Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroaren hurrengo edizioa irailaren 6an hasiko da eta urriaren 25era bitartean burutuko da. Era konbinatuko ikastaroa izango da, beraz, aurrez aurreko bost eskola eta on-line jardueraz osatuta egongo da. Aurrez aurreko eskolak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egiteko aukera egongo da eta 09:00etatik 13:30era izango dira.


Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da eta uztailaren 3ra arte izena emateko aukera egongo da. Horretarako zein informazio gehiagorako, hurrengo helbidera idatzi beharra dago: e-idazkaritza@aek.eus

2019/06/25

HABEren deialdi irekirako matrikulazioa


Euskararen B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko HABEren deialdi irekira aurkezteko matrikula aldia ekainaren 26tik uztailaren 9ra izango da. Matrikulatzeko honako baldintza hauek bete behar dira:
  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2019an betetzea.
  • Interesduna, gehienez ere, bi gaitasun-mailetarako matrikula daiteke deialdi honetan.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.
Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero,  pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Informazio gehiago HEMEN. 

2019/06/24

Online ikastaroak udan


Udan euskara ikasi nahi duzu baina ez duzu aurrez aurreko eskoletara joaterik? Zeure modura antolatu nahi duzu denbora? Aukera paregabea duzu online ikastaroekin. Hainbat ikastaro mota dituzu:


Informazioa eta matrikula:
  • 946 464 000 edo 673 200 100
  • e-idazkaritza@aek.eus

2019/06/21

Ilusioz bete

2018/19 ikasturteari amaiera eman diote udazkenean edota neguan euskara eskolak jasotzen hasitako ikasleek. Batzuk urrian itzuliko dira eta beste batzuk euren bideari jarraituko diote, euskara bazterrean utzi gabe. 


Mutiloako Jubilatu Gudariak taldekoek Huntzaren abesti hau landu dute azken egunean, ziklo baten amaieraz baitihardu. Ilusioz beteta egingo dugu aurrera eta jarrai dezagun euskaraz bizitzeko ametsetan tente!

2019/06/20

Gozatu Berri Txarraken Kobetamendiko kontzertuaz!



AEKren eskutik gozatu BERRI TXARRAK taldeak Kobetamendin emango duen kontzertuaz!

- 2018/2019 ikasturtean, AEK-ko ikaslea izan bazara,
- 2019/2020 ikasturterako aurrematrikula* egiten baduzu,
- UDAko barnetegietan izena emanez gero,

% 20ko beherapena izango duzu sarreran: 35euro 28 euro
Parte hartu nahi baduzu, eman izena www.aek.eus webguneko formularioan. Azken eguna: ekainaren 28a.

Ikusi egitaraua, Lekunberriko taldeak emango duen ezohiko kontzertuaz gain, euskarazko kultur egitarau zabala ere egongo baita.
Harrapatu aukera!

*2019/20 ikasturterako eskaintza berezia ekainaren 21ean amaituko da.

2019/06/19

Ekaineko saria eskuetan

Mutiloako Jubilatu gudariak izan dira ekaineko lehiaketaren irabazleak eta gustura jaso dituzte sariak gaur goizean. Irribarretsu ageri dira liburuak eskuetan dituztela. Badute udan zer irakurri! Irakurketa on, laukote!


2019/06/18

Ekaineko lehiaketa

Ekaineko lehiaketaren zozketa egin dugu eta Jubilatu gudariak taldeari egokitu zaio saria. Lau liburu eta material sorta bat eskuratu dituzte: libreta, arkatza, ezabagoma, boligrafoa eta tipexa.

ZOZKETAREN BIDEOA

2019/06/14

Aurrematrikula epea zabalik

Datorren ikasturterako aurrematrikula zabalik dugu ekainaren 19ra arte. Orain izena ematen baduzu, %5eko deskontua izango duzu matrikularen prezioan, ordaintzeko malgutasun handiagoa eta lehentasuna taldeak osatzerako orduan.


Informazio gehiago HEMEN.

2019/06/13

Larraitzera txangoa


Goizeko taldeetako ikasleak Baztarrika gaztandegian izan ziren eta arratsaldekoek, berriz, Larraitzera joateko plana egin zuten asteazkenean. Larraitzetik Orendain aldera doan bidean ibilalditxoa egin, Abaltzisketan jan-edanari esker indarrak suspertu eta abiapuntura itzuli ginen. Lagun giro goxoan egon ginen elkarrekin, ikasitakoak praktikan jarriz eta inguruko paisaia ederraz gozatuz.

Baztarrika gaztandegira bisita

 

Gabiriako Baztarrika gaztandegira egin dugu bisita aste honetan goizeko taldekoekin. Batzuk astelehenean joan ginen eta beste batzuk asteartean, talde handiegia ez baitzen komeni gaztaren langintza behar bezala ezagutzeko.



Gaztaren prozesuaren pausuen berri izan genuen: esnea berotu, gatzagia bota, mamitzen utzi, xehatu, gazura kendu,moldeetan forma eman, prentsan sartu...Ikasle batzuk parte hartu zuten gazte egitearen langintzan eta gustura aritu ziren,gainera. 


Horretaz gain, garai batean erabiltzen zituzten lan-tresnak ere ikusi genituen, kaikua, kasu. Bide batez, baserriaren eta artzainaren munduaz kontu bat baino gehiago izan genituen hizpide. 


Bisitaz gain, bertako gazta ere dastatu genuen, ogiz eta edariz lagundurik.

Gauza asko ikasita itzuli ginen, alajaina!

Igogailua: azken atalak

Igogailua podcastaren azken bi atalak argitaratuta daude jada.

IGOGAILUA: 4. KAPITULUA
"-Mesedez, utzidazu une batez ateratzen, eta zin degizut gero hona itzuliko
naizela. Ez al zara nitaz errukitzen?
-Futitzen naiz.
-Zer?"

Igogailua, 4. kapitulua


IGOGAILUA: 5. KAPITULUA
"-Dena dela, lasai. Hemendik ateratzea lortzen duzunean, neronek esango dizut
nor naizen. Baina aurretik galdera bati erantzun beharko diozu. Prest zaude?
- Zer erremedio?
-Hona: nork idatzi du 2019ko Korrikaren lekuko barruko mezua?"
Igogailua, 5. kapitulua

Zer iruditu zaizue amaiera? 

2019/06/11

Datorren ikasturterako eskaintza berezia


Datorren ikasturtean euskara ikasi nahi baduzu, matrikulatu ekainaren 19a baino lehen. Abantaila hauek izango dituzu:
  • %5eko deskontua 19/20 ikasturterako matrikularen prezioan.
  • Ordainketa epe bat gehiago interesik gabe.
  • Lehentasuna taldeak osatzerako orduan.
Matrikularen lehen ordainketan honako hau ordainduko duzu:
  • 120 € (240 ordutik gorako ikastaroetan)
  • 100 € (120 eta 240 ordu bitartekoetan)
 
Ikastaroari uko egin nahi badiozu, % 100 itzuliko dizugu irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Egun horretatik aurrera, ohiko itzulketa baldintzak izango dira.

Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan
 

2019/06/10

Ekaineko AIZU! aldizkaria

Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak; Bakersfieldeko euskaldunak...
Horrez gain, Arteako Herriko Bentako proiektua ere ezagutzeko aukera ematen du, bertan bizi diren errefuxiatuen testigantzak eta euskararekin duten harremanari buruz jakin nahi baduzu, segi bizkor kioskora eta eskuratu aldizkaria!


Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurraldi goxo bat burutzeko!

2019/06/06

'Hitz ezkutua' lehiaketaren irabazlea

"Hitz ezkutua" lehiaketa martxan izan dugu euskaltegian hiru astez. Aste bakoitzean hitz bat izan dute eta pisten laguntzaz asmatu behar izan dute ikasleek. Guztira hiru lagungarri izan dituzte eta zenbat eta pista gutxiagorekin asmatu, orduan eta puntu gehiago lortu dituzte. Bost talderen arteko berdinketa izan denez, zozketa egin dugu aste honetan eta Aza taldea izendatu dugu irabazle. D'Elikatuz Interpretazio zentroko produktu sorta eskuratu dute.

2019/06/05

Igogailua: 3.atala

IGOGAILUA: 3. KAPITULUA

"Zenbat denbora daramat dagoeneko lau horma hauen artean? Uste dut
zorabiatu egingo naizela…
- Prest zaude?
- Indarrik gabe nago, arnasa hartzea gero eta gehiago kostatzen zait…

ENTZUN HEMEN.


2019/06/04

Ekaineko lehiaketa

 

Hilabete honetako galdera: Nola du izena AEK eta Hiru damatxok egindako podcast bidezko fikziozko sailak?

Parte hartzeko azken eguna: ekainak 17.

Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus   
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:


beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

Cristina Ortegak jaso du saria

Maiatzeko lehiaketaren zozketan Aurrera! taldeko Cristina Ortegari egokitu zaio saria eta gaur jaso du argazkian ikusten duzuen produktu-sorta. On egin, Cristina!

Maiatzeko lehiaketaren irabazlea

Maiatzeko lehiaketan hilabete horretako AIZU! aldizkariaren elkarrizketatu nagusia zein zen galdetu genuen eta Iñaki Soto erantzun zutenen artean egin dugu zozketa. Hementxe emaitza:

IKUSI ZOZKETAREN BIDEOA

Cristina Ortega ikasleak irabazi du saria. Zorionak, Cristina!