Euskararen B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko HABEren deialdi irekira aurkezteko matrikula aldia ekainaren 26tik uztailaren 9ra izango da. Matrikulatzeko honako baldintza hauek bete behar dira:
- Gutxienez 17 urte izatea edo 2019an betetzea.
- Interesduna, gehienez ere, bi gaitasun-mailetarako matrikula daiteke deialdi honetan.
- Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.
Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:
Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia
(letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza
baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori
baliatu beharko da. Ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.
Informazio gehiago HEMEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina