2022/12/21

Abenduko hitz ezkutuko irabazlea, C2 taldea

Zorionak! Lauarin Dantzaren ikuskizun berria ikusteko aukera izango duzue. Emanaldia abenduaren 22an, osteguna, 19:00etan izango da. Disfrutatu! 





2022/12/19

Abenduko hitz ezkutua

 

3. pista: 

Elkanorekin batera lehenengoz munduari  bira eman zion espedizioan abiatu zen

Saria: zubi dantza emanaldirako bi sarrera


Urriko hitz ezkutua: erantzuna - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza


  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna 688 74 66 38 telefono zenbakira bidali

2022/12/12

Abenduko hitz ezkutua

 

2. pista: 

Gure protagonistaren izen bereko eraikin esanguratsua dago Ordizian.

Saria: zubi dantza emanaldirako bi sarrera


Urriko hitz ezkutua: erantzuna - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza


  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna 688 74 66 38 telefono zenbakira bidali

2022/12/07

Abenduko hitz ezkutua

1. pista: 

Ordiziar hau duela bost mende hil zen.

Saria: Zubi dantza emanaldirako bi sarrera


Urriko hitz ezkutua: erantzuna - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza


  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna 688 74 66 38 telefono zenbakira bidali

2022/11/28

Azaroko hitz ezkutuko irabazlea, bosteko taldea!

 ZORIONAK!  Errigorako kaxa beltza zuen talderako. On egin!

 


 

 

 


2022/11/25

Indakeria Matxistaren Aurkako Eguna

 

Emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik izan eta horregatik, aldarrikatzen dugu: "Beldurra eta kontroalaren aurrean, Justizia Feminista".  Gaur Indarkera Matxistaren Aurkako Eguna dugu, eta Goierrin hainbat mobilizazio eta elkarreratze antolatuta daude. Horien artean Ordizian, Kimetz Elkarteak antolatuta, giza katea egongo da 11:15ean Altamiratik hasita eta 11:30ean Plazan amaituko dugu. Gure ikasleek bertsoa kantatuko dute. 







2022/11/21

Azaroko hitz ezkutua

 

3. pista: 

Egun horretan kalabazak husten dira, trapu zaharrekin aurpegia estaltzen da, kandelak pizten dira...


Saria: Errigorako kaxa 



Galdera-marka - Wikiwand



  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: ?
  • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
  • Herritarrak: erantzuna 688 74 66 38 telefono zenbakira bidali

2022/11/18

Hasi da Euskaraldia!

Dagoeneko abian da Euskaraldiaren 3. edizioa: azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Beste behin, bi astez kalean belarriprest eta ahobizi txapak jantzi eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu. Gure ikasleek ere izena eman dute eta ariketarako prest daude! 








EUSKARALDIA
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA




2022/11/16

Iztuetara txangoa

Lazkaomendiko Iztueta baserrian izan gara.

Iztuetako familiaren 

eguneroko bizimodua ezagutu dugu: behiak noiz eta nola jezten dituzten, behiek zer eta zenbat jaten duten, larrean zenbat egoten diren...











Gainera, ikasleek hiztegi berria ikasteko aukera ere izan dute Mariajeren azalpenei esker: susaldi, ernaldi, urrixa, bigaia, jetzi, idiskoa, oritza...




Amaitzeko, egiten dituzten jogurtak dastatzeko aukera izan dugu. Txango bikaina! 

2022/11/14

Azaroko hitz ezkutua

 

2. pista: 

Berrasmatzen ari den festa bat da


Saria: Errigorako kaxa 


Bota galdera! - Elhuyar Aldizkaria




  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: ?
  • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
  • Herritarrak: erantzuna 688 74 66 38 telefono zenbakira bidali

2022/11/08

Amezketara irteera

Hitzaro euskara elkarteak antolatutako irteeran parte hartu dugu. Amezketara joan gara eta San Bartolome eliza eta Errota bixitatu ditugu. Argazkitxo batzuk hemen: 






2022/11/07

Azaroko hitz ezkutua

1. pista: 

Neguko festen zikloko lehenengo eguna da

Saria: Errigorako kaxa



Urriko hitz ezkutua: erantzuna - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna 688 74 66 38 telefono zenbakira bidali

2022/11/04

Hasi da 2022-23 ikasturtea!

 

2022-23 ikasturtea 24 talderekin hasi dugu. Maila guztiak eskainiko ditugu  A1etik C2ra artekoak. Aurten, gainera, C2 taldea dugu estreinakoz. 

Ikasleek pozik eta gogortsu hasi dute ikasturtea. Taldeko aurkezpena egiteko pixkanaka hasi dira taldeko argazkiak ateratzen. Ezagutu ditzagun talde batzuk:  

1. Ardi Beltza taldea




2. Aukera taldea




3. Animatuak taldea



4. Argiak taldea


5. Jakintsuak taldea




6. Eguzkiloreak taldea


7. Arranoak taldea



8. Plof! taldea



9. Bostekoa taldea


10. Paper gabeak taldea



11. 6 katu





2022/10/25

Erosi ERRIGORAko saskia

 

Urriaren 22tik azaroaren 10era udazkeneko ERRIGORAko kanpaina izango dugu euskaltegian: 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. "Bat egiteko garaia da" aurtengo leloa. 

 

Saski beltza


Saski berdea


Saski zuria

21/22 ikasturtean AEK-n aritu diren ikasleek Errigora beka eskaera bideratu dute ekainaren amaiera honetan. 251 lagun izan dira eta 27.000 euro inguru banatuko dugu horien artean: Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafalladea eta Erriberako ikasleak dira Errigora bekaren onuradunak, Nafarroako Ager eremuan haien burua euskalduntzen eta euskaraz biziko diren lagun horiek guztiak. Dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko ezinbesteko bi baldintza bete behar izan dute; batetik, administrazio nagusiak, Euskarabideak, ematen duen dirulaguntza eskatzea eta bestetik, %80 asistentzia bermatzea. 

Ager eremua euskalduntzen jarraituko dugu, gu guztion ahaleginari esker, Errigora kanpainan egiten dugun ahaleginari esker, Euskarari Puzkak ematen duenaren fruitu baita Errigora beka. Segi dezagun saskiak lau haizetara zabaltzen. 


2022/09/20

Bertako produktuen zozketak badu sariduna

Bertako produktuen zozketa egin genuen txartela erosi zuten herritarren artean Ordiziako Euskal Jaietan. Irabazlea 714 zenbakiduna izan zen, baina lehenengo sariduna ez denez agertu, ordezkoak eskuratu du saria, 812 zenbakidunak, hain zuzen. Saskia etxera eta produktuez gozatzeko aukera izango du! On egin!

 


 

2022/09/07

Bertako produktuen zozketaren zenbaki saritua: 714

Dakizuen bezala, Ordiziako Euskal Jaien azokan bertako produktu sorta zozketatzen dugu urtero eta gaurkoan ere hantxe izan gara txartelak saltzen. Mahaia produktu ederrez bete dugu, argazkian ikus daitekeen bezala:
Goiz osoan errifak saltzen aritu eta gero, ordubi eta erdietan egin dugu zozketa: 

 

Bideoan ikus daitekeen moduan, 714 zenbakia izan da saritua. Irabazleak bihar, irailak 8, 14:30ak baino lehenago deitu behar du euskaltegira saria jasotzeko (943 88 91 74). Sariduna agertzen ez bada, ordezko zenbakia ere atera dugu: 812

 

Mila esker errifa erosi duzuen guztioi, euskalduntze lanetan jarraitzeko bultzada emateagatik eta datorren urtera arte!

2022/08/31

Matrikulazioa zabalik irailaren 27ra arte

 

22/23 ikasturterako matrikulatzeko epea irekita dugu  hilaren 27ra arte. Eskaintza zabala dugu: maila guztiak (A1,A2,B1,B1,C1 eta C2), titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Hainbat ikastaro mota ditugu: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA,  mintza-saioak...

 


Informazio gehiago nahi izanez gero, Ordiziako eta Beasaingo euskaltegiak irekita izango ditugu ondorengo ordutegian: 

 

Astelehentik ostiralera

10:00-13:00

17:00-19:00 

Ostiral arratsaldean itxita


2022/06/27

Kixketeko gosariaren irabazlea

 

Zozketatu dugu parte hartzaileen artean Kixket kafetegiko gosaria eta irabazlea: Marian Rodriguez izanda! 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta Marian, gozatu gosariaz!

 

 


2022/06/20

Hurrengo ikasturtera arte!

2021-22 ikasturtea laster amaituko dugu, eta ikastaroari bukaera emateko ukendu tailerra egin dugu Igartza Jauregian. Gure arbasoek erabiltzen zituzten sendabelar ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu eta ukendua nola egiten den ere ikasi dugu. Ukendu tailerra ez ezik, beste txango bat ere egin dugu Hitzaro euskara elkartearekin batera; Zumaira joan gara. 

Hementxe dituzue ikusgai argazki batzuk: