Goierritarrok ere Klika egin dugu! 21. Korrika goizaldeko seietan iritsi da Legorretara eta Ezkiotik goizeko hamarrak inguruan atera da, eskualdeko hainbat herri zeharkatu eta gero. Jendetza batu da euskararen aldeko lasterketa erraldoian eta zoragarria izan da goierritarron indarra, poza eta ilusioa bertatik bertara elkarbanatzea.
Argi erakutsi dugu euskararen aldeko lanean eta euskarazko jardunean jarraitzeko gogotsu gaudela goierritarrok, euskaraz bizitzea lortu arte. Bejondeigula, Goierri!
Beasainen herriko 24 elkarte, erakunde edo norbanakok erosi dute kilometroa eta atzo plaza azpian elkartu ziren petoak jaso eta talde argazkia ateratzeko.
Guztia prest dugu, beraz, Korrikari ongi etorria egiteko. Beasainen 07:08 aldera sartuko da Ezkiaga auzotik eta 07:38an aterako da Lazkao aldera, Senperetik igarota.
Korrikaren Beasaingo kilometroak:
2216. (07:08) Aterpe tabernatik Jokin Telleria denda parera.
Lekukoak CAF LAB, CAF Enpresa Batzordea (2 km) eta CAF ELA.
Klika Korrika kantaren koreografia ikasten aritu gara gaur goizean Ordizian. Eguzki Lore taldeko Carmenek, argazkian lehen planoan ageri denak, erakutsi dizkigu pausoak. Dantzan aritua da Burgosen eta dantzari trebea denez, bera izan dugu gidari lanetan. Ez dugu denbora askorik izan entseatzeko baina, hala ere, nahiko txukun atera zaigu!
Ostiralean Beasainen egingo dute koreografia, 18:30ean, plaza nagusian. Animatu zuek ere, ikasi duzue-eta jada!
Gasteizeko
Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da igandean KORRIKAren edizio honen 2.500
kilometroko ibilbidea. Arabako hiriburu osoa zeharkatu
ondoren, Dato kaletik sartuko da karabana koloretsua plazan. Amaiera
ekitaldia bertan izango da eta, segidan, bertaratutakoei helduko zaie
festarako tenorea.
Hemen duzue azken eguneko guneen eta egitarauen informazioa:
Bazkaria Landatxo kiroldegian izango da, bi txandatan: 13:30 eta 15:30 (oraingoz, salmenta SOILIK ON-LINE izango da).
Bazkarirako erabilitako lehengaiak ekologikoak eta bertakoak izango
dira, "Ortutik ahora" katering ekologikoaren, Gamarrako Ostalaritza
Eskolaren eta Bionekazaritzaren elkarlanari esker.
Hiru menu aukeran:
Menu ekologikoa (15 euro): Sasoiko
entsalada / Arabako txahal sukalkia (glutenik gabea) / Gozoklika: hiru
kapatako yogur moduko bat (sagar krema, esne mamia, irasagar krema eta
fruitu lehorrak). Ardoa / Sagardoa / Ogia / Kafea.
Menu begano ekologikoa (15 euro): Sasoiko entsalada / Arabako babarrunak / Postre beganoa. Ardoa / Sagardoa / Ogia / Kafea.
Umeentzako menu ekologikoa (10 euro): Arabako txahal sukalkia / Gozoklika: hiru kapatako yogur moduko bat (sagar krema, esne mamia, irasagar krema eta intxaur krema). Ogia.
Oharrak:
Bi txanda desberdin izango direnez, puntualtasuna eta hasteko zein
amaitzeko ordutegia errespetatzea oso garrantzitsua izango da, eta
aforoa kontrolatzeari begira, antolatzaileen oharrei kasu egitea.
Kiroldegian sartuko diren pertsona guztiek bazkarirako txartela
beharko dute (ezin izango da kanpotik ekarritako janariarekin barruan
jatera sartu).
Sartuko den jende guztiak behar du txartela, baita umeek ere. Haur
jaio berrien kasuan, aforoari begira Udalak jartzen dizkigun baldintzak
betetze aldera, formularioan horri dagokion gelaxka bete beharko duzue.
Ordainagiria ekartzea derrigorrezkoa izango ez den arren, asko
lagunduko dio antolakuntzari zerrenda egiaztatu eta sarrera unea arintze
aldera.
Beasaindarrek euren babesa eskaini diote 21. Korrikari. Herriko hainbat eragile eta norbanakok adierazi dute euren atxikimendua argazkia aterata, alor ezberdinetakoak, gainera: hezkuntza, kirola, politika, kultura...Beasaindarrak ere Klika Korrika!
21. Korrika apirilaren 13an iritsiko da Goierrira eta girotzeko hainbat ekintza antolatu dira eskualdean. Azpian dituzue jasoak herriz herriko egitarauak. Animatu eta parte hartu!
Hasiberriak taldeak gonbita egin zion Eguzki Lore taldeari hamaiketakoa egiteko. Haiek gonbita onartu eta euskaltegira hurbildu ziren Hasiberriak taldekoak asteartean.
Lehenik eta behin, jolasa egin zuten elkar ezagutzeko. Ikasle bakoitzak beste baten papera zuen zenbait daturekin eta elkarri galderak eginez, pertsona hura aurkitu behar izan zuten. Jarraian, bikotekidea aurkeztu behar izan zuten.
Bukatzeko, hamaiketakoa egin zuten eta elkarrekin solasean aritu ziren euskal musika entzunez.
Hurrengoan Eguzki Lore taldekoak joango omen dira bisitan Urdanetako liburutegira. Zain izango dira Hasiberriak taldekoak!
Martxoko lehiaketaren saria zozkatu dugu eta Txindokipekoak taldeko Alexek lortu du saria. EƱaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble-ren Harian ikuskizunerako bi sarrera eskuratu ditu. Gozatu kontzertuaz!
Oso ordu gutxi falta da 21. KORRIKAk bere ibilbideari ekin diezaion eta AEK-k Etxepare Institutuarekin elkarlanean antolatutako bideo lehiaketak baditu bi garaile.
Euskal Etxeetako bideoen artean, La Platako (Argentina) Euskal Etxean euskara ikasten dabilen Enzo Dameliok irabazi du 1.470 “gustuko dut” jasota.
Irakurletzen artean, berriz, Mexiko Hiriko (Mexiko) UNAM unibertsitateko ikasleak gailendu dira 1.122 botorekin. Mexikarrek saria irabazten duten bigarren aldia da, duela bi urte ere eskuratu baitzuten.
Munduko zenbait txokotatik bidalitako 29 bideo jaso dira aurten eta bi astez egon da irekita bozkatzeko epea. Bi irabazleek (UNAMekoek euretako bat aukeratu beharko dute saria baliatu dezan) udan AEKren barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute, euren euskara landu eta Euskal Herria ezagutu dezaten.
KORRIKAren 21. edizioa apirilaren 4tik 14ra ospatuko da Euskal Herrian zehar, baina euskararen aldeko mezua mundu osora zabaltzea ere bada ekimen honen asmoa, KORRIKA Munduan programaren bitartez. Lehiaketaz gain, mundu osoan zehar 30 Korrika baino gehiago antolatuko dira 20 herrialde ezberdinetan Euskal Etxeei, Etxepareren irakurletzei eta zenbait lekutako euskal komunitateei esker.
Egin Klika HEMEN lehiaketan parte hartu duten bideo guztiak ikusteko.
Ostegunean, hilak 4, hasiko da 21.Korrika Garesen. Korrikaren hasiera 17:00etan izango da baina egitarau zabala antolatu dute egun osorako.
Garesko egitarauan denetik izango da: diana gaiteroekin, eskolako jarduerak, bazkari herrikoia, kale animazioa, herri antzerkia, kontzertuak, dantza...
Lehen aipatu bezala, 17:00etan abiatuko da 21.Korrika. Hauek izango dira lehen kilometroetako lekuko eramaileak:
Kilometroz kilometro jarraituko du, apirilaren 13an Goierritik pasa eta hurrengo egunean Gasteizen amaitu arte. Klika Korrika!
Beasaingo Aurtzaka dantza taldekoek 21. Korrikaren "Klika Korrika 2019" abestiaren koreografia egin dute. Apirilaren 12an, arratsaldez, koreografiaren dantza egingo da Loinazko San Martin plazan. Dantza-urratsak ikasteko entsegua egingo dute ostiralean, hilak 5, 18:30ean, Beasaingo Antzizar kiroldegiko gimnasio pareko gelan.
21. #KORRIKA
atarian, Mad Muasel eta La Furia ditugu azalean; Ramon Olasagasti; Zorokiain
berpizten; Minerva, gaurko aldizkaria antzinako inprentan; KORRIKAren
hasiera eta amaiera egunak; bestelako liburutegiak...
21. Korrikaren "Klika Korrika 2019" abestia zabaltzen ari da etengabe eta horren erakusgarri dira azpiko bi bideo hauek. Bata, zeinu hizkuntzan egindakoa dugu eta bestea, berriz, jota estiloan.