2019/04/12

Beasaingo kilometro erosleen argazkia

Beasainen herriko 24 elkarte, erakunde edo norbanakok erosi dute kilometroa eta atzo plaza azpian elkartu ziren petoak jaso eta talde argazkia ateratzeko. 


Guztia prest dugu, beraz, Korrikari ongi etorria egiteko. Beasainen 07:08 aldera sartuko da Ezkiaga auzotik eta 07:38an aterako da Lazkao aldera, Senperetik igarota.

Korrikaren Beasaingo kilometroak:
  • 2216. (07:08) Aterpe tabernatik Jokin Telleria denda parera.
    • Lekukoak CAF LAB, CAF Enpresa Batzordea (2 km) eta CAF ELA.
  • 2217. (07:14) Goleta taberna paretik Irizar tabernako biribilguneraino.
    • Lekukoak: Andramendi ikastola, Alkartasuna Lizeoko gurasoak, Goierriko Hitza eta Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak.
  • 2218. (07:21) Anzizar tabernaren ondoko zubitik Fremap pareraino.
    • Lekukoak: Beasain Kirol Elkartea, Indar LAB, Indar Electric, GH LAB eta GH langileak.
  • 2219. (07:25) Tren geltokitik Usurbe tabernaraino.
    • Lekukoak: Eun Group, Bealak, EAJ, Beasaingo Udala, Arrano kultur elkartea eta Beti Bizi.
  • 2220. (07:32) Goiztiri AEK euskaltegitik Gernika pasealekuko frontoiraino.
    • Lekukoak: Aizkorri Mendizale Elkartea, Murumendi Eskola, EH Bildu, Anonimoa eta Intxaurpe elkartea.

    Guztiok prest! Klika Korrika!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina