2010/01/30
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako sukaldaritza ikastaroa amaitu da.
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako sukaldaritza ikastaroa amaitu berri da: erretiratuen etxean izan da berau, bertan, ikasle batek Salvadorreko plater tipiko bat egiten irakatsi zuen, pupusa, hain zuzen ere. Beste ikasle batek Argentinan tipikoa den matea nola egiten den eta bertan nola edaten duten azaldu
zuen. Hogei lagun inguru elkartu ziren sukaldaritza ikastaroan, euskara
ikastea eta sukaldaritza uztartuz.
Zer da pupusa? Artirina eta gaztarekin egindako arrautzopil itxurako janaria da,
barruan tipula, aza eta azenarioa ananazko ozpinarekin ontzen da eta
guztia nahastuta jaten da.
Ene! A zer nolako gosea!
2010/01/25
Idiazabalgo gaztaren museoa eta gaztandegira bisita gidatua, datorren otsailaren 10ean, asteazkena, Goierriko Goiztiri AEK-tik.
Datorren otsailaren 10ean, asteazkena, Idiazabalgo gaztaren museora bisita gidatua egingo dugu. Irteera herri ezberdinetatik izango da 09:15ean. Idiazabelera bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da. Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko. Bisita, 09:30ean hasiko da Idiazabalen bertan. Bertaratutako guztiek gaztaren museoa eta gaztandegia ezagutuko dituzte. Irteera irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, otsailaren 8rako izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEK-aren euskaltegiren batean.
Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta dagoenez doan izango da irteera.
Bisita 11:30ak aldera amaituko da.
Anima zaitezte!
2010/01/20
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak "sukaldaritza ikastaroa" antolatu du.
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak "sukaldaritza ikastaroa" antolatu du. Goiztiri AEKren euskaltegian hainbat ikasle ari da euskara ikasten. Besteak beste,adinekoak, etorkinak, gaztetxoak... Datorren urtarrilaren 26an, 09:30etik 11:30era sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Ikastaroa, argazkian ikus dezakegun, erretiratuen egoitzan izango da. Izan ere, Goiztiri AEK, bertan, eskolak ematen ari da joan den irailetik. Ikasle batek Pupusak Salvadorreko janari tipikoa prestatu eta nola egiten den azalduko du. Beste ikasle batek Matea nola egiten den azalduko du. Horretaz gain, Mateak Argentinan duen garrantzia, noiz eta nola hartzen duten azalduko du. Ikastaroa Beasaindar guztientzat irekia izango da. Beraz, nahi duenak parte har dezake. Ikastaroa doan da. Animatu! Izena eman nahi duenak deitu edota Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegira gerturatu, datorren astelehena bitarte (otsailak 25).
2010/01/13
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak Dolarea jatetxean izan ziren atzo.
Urteberriari zein eskolei hasiera paregabea eman zieten atzo Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak! Izan ere, Beasaingo Dolarea jatetxean egon ziren sukaldaritza ikastaroan, atzo. Iban Mate sukaldariak hainbat postre egiten erakutsi zien ikasleei, hala nola, sagar, marrubi zein koko tarta. Postreak egiten erakusteaz gain sukaldean aritzeko hainbat trikimailu ere erakutsi zizkien Iban Matek. Hainbat ikasle joan ziren ikastarora eta bi orduz aritu ziren sukaldean.
Oso gustura, gainera!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)