2010/01/30

Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako sukaldaritza ikastaroa amaitu da.

Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako sukaldaritza ikastaroa amaitu berri da: erretiratuen etxean izan da berau, bertan, ikasle batek Salvadorreko plater tipiko bat egiten irakatsi zuen, pupusa, hain zuzen ere. Beste ikasle batek Argentinan tipikoa den matea nola egiten den eta bertan nola edaten duten azaldu zuen. Hogei lagun inguru elkartu ziren sukaldaritza ikastaroan, euskara ikastea eta sukaldaritza uztartuz. Zer da pupusa? Artirina eta gaztarekin egindako arrautzopil itxurako janaria da, barruan tipula, aza eta azenarioa ananazko ozpinarekin ontzen da eta guztia nahastuta jaten da. Ene! A zer nolako gosea!

2 iruzkin:

  1. kaixo!
    ondo legoke tailer eta irteeren argazkiak guztiok ikusi ahal dugun leku batean jartzea, ikusi dut galeria bat daukazuela (flikr).
    aguuuur!

    ErantzunEzabatu
  2. Hrixe egingo dugu. Eskerrik asko zeure ekarpenagatik! Adio!

    ErantzunEzabatu