Zer da e-uskaltegia? AEKren on-line zerbitzuetako bat da e-uskaltegia. Bertan, euskara lantzen lagunduko dizueten hainbat baliabide topatuko duzue.
Horien artean zeuon kabuz lantzeko moduko baliabide asko topatuko duzue, baita e-uskaltegiaren katalogoa eta haren inguruko informazioa ere. Zenbait baliabide doakoak dira, aski duzue gunean izena ematearekin edota "bisitari" moduan sartzearekin. Honako doako baliabide hauek topatuko dituzue bertan:
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Beasaingo jubilatuek euskara ikasteko aukera izango dute aurten ere. Ikastaroa astean bi egunetan izango da, astelehenean eta asteartean, 16:00etatik 17:30era, Beasaingo Jubilatuen Egoitzan. Izena emateko epea urriaren 22an bukatuko da. “Animatu eta heldu euskarari, inoiz ez da berandu!”
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegian hainbat ikasle aritu ziren iaz, 09-10 ikasturtean, euskara ikasten; besteak beste, jubilatuak. Euskaltegiz kanpo Jubilatu Etxean eman zuen AEK-k 60 orduko ikastaroa. Jubilatuek beraiek, balorazio oso ona egin zuten iaz. Beraiek hala eskatuta eta Beasaingo Udaleko euskara nahiz ongizate sailaren babesarekin beraiei egokitako ikastaroa aurten ere abian jarriko da laister. Argazkian ikus daiteke zein pozik eta alai joan ziren iaz aipatu taldeko kideak astean birritan, ordu eta erdiko saioetara.
Aurten izena eman nahi baduzu jubilatuen egoitzan bertan idazkaritzara joan edota AEKren Beasaingo egoitzara joan edo telefonoz deitu eta izena ematea nahikoa da.
ESAN, BAI EUSKARARI!
Euskara ikasi nahi duzu? Aukera duzu, oraindik, Goierriko Goiztiri AEKn. Esan, bahi nahi dut!
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak urriaren 4an hasi zituen klaseak. Oraindik ere izena eman gabe bazaude jakin aukera hauek dituzula. Ordizian goizeko 09:00etatik 11:00era EGA, 09:30etik 11:30era behe urratsa, 18:00etatik 20:00etara EGA eta 18:00etatik 20:00etara erdi urratsa. Hauez gain auto-ikaskuntza gela ere martxan dugu Ordiziako Udaleko EBPNren laguntzarekin. Kanpotik etorritakoentzat AISA programarekin 60 orduko ikastaroa ere martxan da, goizeko 09:00etatik 11:00etara Barrena Kultur Etxean eta baita jubilatuentzako ikastaro berezia ere. ORKLIn ere eskolak ematen ari da Goiztiri AEK. Klaseek 2011ko ekaina bitartean iraungo dute. Beasainen 2 talde martxan. Goizeko 09:30etik-11:30era behe urratsa, eta 18:00etatik 20:00etara goi urratsa. Urriaren 25etik aurrera jubilatuentzako ikastaro berezia hasiko dugu eta honetan ere, izena emateko epeak irekita jarraitzen du. Auto-ikaskuntza eredua ere aukeren artean dago. Inork 4. maila prestatu beharko balu ere on-line bidezko ikastaroa eskaintzen du Goierriko Goiztiri AEK-k.
Idiazabal, Ormaiztegi, Zumarraga, Segura eta Legorretan ere badaude taldeak. Idiazabalen goizeko09:30etik 11:30era erdi urratsa eta 16:30etik 18:30era behe urratsa. Ormaiztegin behe urratseko bi talde, bata goizeko 14:00etatik 16:00etara eta bestea arratsaldeko 19:30etik 21:30era, biak ere liburutegian. Seguran iluntzeko 19:00etatik 21:00etara Aisa taldea eta 19:30etik 21:30era behe urratsa. Zumarragan jubilatuekin taldea martxan da 15:30etik 17:00etara Zahar etxean. Bukatzeko Legorretan 14:45etik 16:45era erdi urratsa eta 15:00etatik 17:00etara behe urratsa. Izena emateko edota informazio gehiago nahi izanez gero nahikoa da AEK-k dituen egoitzetara joatea, goizez 9etatik 1era eta arratsaldez 4:30etatik 8etara; telefonoz deitu edota mezu bat bidaltzea hona. Udalek matrikula subentzionatuko diete ikasleei.