2021/02/26

Ordiziako jubilatu taldea garaile!

Inauterietako selfie lehiaketako talde garailea Ordiziako jubilatu taldea izan da! ZORIONAK! Laster izango duzue poltsikoko egutegia esku artean. 

Aurten ez-ohiko inauteriak izan ditugunez, parte hartzea saritu nahi izan dugu. Hori dela eta, parte hartu duten talde guztien arteko zozketa egin dugu. 



2021/02/24

Osasuna zaintzeko dekalogoa

Hasiberriak ikas-taldeak osasuna zaintzeko dekalogoa osatu du. Zuekin partekatu nahi izan dugu euren lana! 





2021/02/22

Zein izango ote da talde garailea?

Ikasle-taldeek mozorroa prestatu eta argazkia atera diote euren buruari. Ostiralean, otsailaren 26an, talde garailearen izena jakinaraziko dugu. Zorte on guztioi!

Hementxe dituzue jasotako argazkiak: 

 

1. Alleku taldea

 
2.  Amengatik taldea
 
 

3. Auskalo taldea
4. Beasaingo taldea


5. Etxalde abereak


6. Jatorrak taldea
7. Loreak taldea


 8. Ordiziako jubilatu taldea


9. Segurako taldea


10. Zegama taldea


11. Zomorro uxatzaileak



 

12. Xirimiri taldea




2021/02/12

Inauterietako selfie lehiaketa


Inauteriak urteroko legez ospatzeko aukerarik ez izan arren, ziur mozorratuko zaretela 😊 Gurean umorerik ez da falta behintzat. Ikusi-ikusi aste honetako Beasaingo taldearen argazkia: 


Umore horri eusteko asmoarekin, eta inauteriak direla kontuan izanda, selfie lehiaketa antolatu dugu euskaltegian.  Parte hartzaile bakoitzak musukoa marraztu eta burua apainduko du eta ondoren, taldeko argazkia atera. Garaileek poltsikoko egutegia lortuko dute talde argazkiarekin.  

Irudia otsailaren 19rako, ostirala, bidali behar da zenbaki honetara: 668746638. Talde irabazlearen izena otsailaren 26an jakinaraziko dugu. Egon adi!    

2021/02/08

Santa eskea

 Aurtengo santa eskea ez ohikoa izan da, baina, hala ere, aurten ere kantuz poztu dute eguna gure Ordiziako jubilatuek! BIBA ZUEK!



2021/02/05

Bisita gidatua Ordizian


D´Elikatuz Zentroak antolatutako bisita gidatua egiten ari gara gure ikasleekin. Dagoeneko talde batzuk egin dute bisita, eta ibilaldia oso interesgarria dela aipatu dute. 

Lehenik eta behin, D´Elikatuz Zentroan, dorretxeko aztarnak dauden gelan, harrera egin eta ibilaldiaren nondik norakoak azaldu zaizkie. 

Ondoren, D´Elikatuzeko lehenengo soilaruan herriko maketa ikusi dute, 1700. urtekoa.  Kalean ikusi behar dutena ikusi dute maketan.  

Hortik, Ordizia herriaren sorrera izan zeneko gunera joan dira; Bartolome ermitara, hain zuzen. 

Handik Elizara, eta bertan, Ordiziako bilakaera historikoa eta elizaren kontu aipagarrienak ezagutu dituzte.

Gero, kasko historikoan zehar ibilbidea egin dute eta Ordiziako eraikin garraitzutsuenak ikusi dituzte: Mujika dorretxea, udaletxea, plaza, etab. 

Bukatzeko, Barrena eta  Zabala jauregiak ikusi dituzte, besteak beste. 



Datorrek astean talde gehiagok izango dute ibilbidea egiteko aukera, eta horien irudiak ere partekatuko ditugu blogean. 
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu, Gemari, bisitako gidariari, egindako lanagatik! 









2021/02/01

Amengatik taldea izan da irabazlea

 'Ameriketako bidai' ikuskizuna ikusteko aukera izango dute Amengatik taldeko partaideek. ZORIONAK! 

  • Eguna: Otsailak 26, ostirala
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Beasaingo Usurbe antzokia