2009/12/23

Gabonetako postal eta idazlan lehiaketaren irabazleak.

2009 urteari dagokion Eguberrietako postal eta idazlan lehiaketak irabazleak baditu, jada. Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesean antolatuta eta Ordiziako Jakintza Ikastola eta Urdaneta-Oianguren ikastetxeetako 5, 6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleak protagonista izan dira (bideoa). Zorionak! A) POSTAL LEHIAKETA: 5, 6 eta DBH1eko ikasleei zuzendua. Bi ikastetxeek hiruna sari. Gaiak Euskal Herriko Eguberri edota Gabonekin lotura izan beharko du. + Jakintza Ikastola: 1. saria: Ana Samaniego (DBH1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 60 €-ko tikea. 2. saria: Uxue Alvarez (6.B). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 45 €-ko tikea. 3. saria: Maitane Perez (5.A). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 30 €-ko tikea + Urdaneta-Oianguren Ikastetxea: 1. saria: Unai Ramirez (DBH.1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 60 €-ko tikea. 2. saria: Naroa Calvo (6.). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 45 €-ko tikea. 3. saria: Paula Etxeberria (DBH.1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 30 €-ko tikea. B) IDAZLAN LEHIAKETA: DBH2ko ikasleei zuzendua. Parte hartzaile guztien artean hiru sari. Gaia librea. - 1. saria: Garazi AraƱa Oiarbide “Alice” (Jakintza) “miracle drug/sendagai miragarria” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 90 €-ko tikea. - 2. saria: Ageda Aizpuru “Uxue” (Oianguren) “saltzen ez diren txapinak” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 70 €-ko tikea. - 3. saria: Goiatz Gorostiza “Goi-Goi” (Oianguren) “galtzerdiaren abentura” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 55 €-ko tikea.

2009/12/22

Makilaia ikastaroa Legorretako ikasgelan Goierriko Goiztiri AEK-k antolatuta.

Makilaia ikastaroa burutu berri dute Legorretako ikasgelan. Goierriko Goiztiri AEK herri ezberdinetan ari da euskara eskolak ematen, Legorretan ere bai; izan ere, bertan bi talde ditugu martxan. AEK-n metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu: helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; bada, oraingoan makilaia ikastaroa! Ana Talavera, ikasle zein adituak eman zuen ikastaroa teoriko-praktikoa izan zen. Oso gustura aritu ziren ikasle guztiak. Dotore atera, gainera!

2009/12/21

Neguko solstizioa

Neguko solstizioarekin loturik hainbat errito daude Euskal Herriko tradizioen artean, hala nola gabon zuzia, Eguberritan etxeko suan erretzen den enborra. Antzina, animaliak araztu egiten ziren enbor horren gainetik igaroaraziz. Are Eguberriaren izena ere eguzkiaren jaiotzaren ideiarekin loturik dago. Gabonetan, eguzkia bere punturik baxuenera iristen da, zerumugan, eta une horretatik bertatik hasten dira egunak luzatzen. Ezagutzen ditugun kultura guztiek ospatu dute eguzkiaren etorrera-errituekin, eta, kasu askotan, gaur egun arte iraun dute.

Eguzkiaren etorrerarekin, herriek lurraren emankortasun garaiaren etorrera ospatzen dute. Egun horietan ospatutako errituetan, hildako senitartekoei, biziak zaintzeko eskatzen zieten. Kultura askotan, Gabonetan eguzkia gurtzen da, su handiak piztuz. Erritu horiek, egun, Euskal Herrian bezalaxe, kristautasunak izan zuen eraginaren ondorioz paganismoaren eta kristautasunaren nahasketa dira.

2009/12/16

Segurara bisita gidatua, datorren abenduaren 23an, asteazkena, Goierriko Goiztiri AEK-tik.

Abenduaren 23an, asteazkena, Segura herrira bisita gidatua egingo dugu. Irteera, Ordizia, Beasain eta Ormaiztegitik izango da 09:15ean. Segurara bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da. Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko. 09:30ean Ardixarra etxean ikus-entzunezkoa ikusi ondoren herri-gunea bisitatuko dugu. Irteera irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 21erako izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEK-aren euskaltegiren batean. Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta dagoenez doan izango da irteera. Bisita 11:30ean amaituko da. Anima zaitezte!

Pintura ikastaroa Ordizian Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.

Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin, Ordizian, pintura ikastaroa egin dute. Bi eguneko ikastaroa izan da. Bertan, Ordiziako euskaltegiko zein herritarrek, 15 lagunek, parte hartu dute. Ikastaroan koloreen jatorria ezagutu dute. Hala, 3 kolore oinarri hartuta, ikasleek honako ariketa egin zuten: hiru margo horiek bata bestearekin nahastuz beste dozenaka kolore atera. Helburua, azalpenen bidez jasotakoa praktikara eramatea zen. Ikastaroan zehar gure eguneroko bizitzan koloreek duten garrantziaz ere hitz egin da. Bestalde, teknologia berriek artearen bilakaeran izan duten garrantzia izan da beste mintzagaietak bat, irakaslearen arabera, gaur egun eskuz ez baizik ordenagailuz egiten baita lan artearen arlo asko eta askotan; adibidez, diseinuaren eremuan, zehaztu zuenez. Teknologiekin lotuta gaur egun erabiltzen diren teknika batzuk azaldu zituen. Ikastaroa bukatzeko, ikasle bakoitzak koadro bat margotu zuen. Ikaslek adierazi zutenez, gustura aritu ziren ikastaroan eta interesgarritzat jo zuten bertan egindakoa. Errepikatzeko nahia ere azaldu dute batzuek. Argazkian hainbat ikasle lanean ikus ditzakegu. Euskara soilik ez da ikasten euskaltegian!

2009/12/12

Egunkaria libre!

Haurrak izan ziren atzo protagonista Goiztiri AEK euskaltegiak eta Udalak antolatutako Beasaingo 20. Liburu Azokan.

Argazkian, Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrak, atzo goizean, 20. Liburu Azokara egindako bisitan, ikus ditzakegu. Goizean, ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleen bisitak izan ziren. Arratsaldean, haur ugari inguratu zen Tony la Sal ipuin kontalaria ikustera 17:00etan. Adin ezberdinetako haurrek ederki pasatu zuten!

2009/12/11

20. Liburu Azoka Beasainen Goiztiri AEK euskaltegiak eta Udalak antolatua.

Goierriko Hitzak ateratako argazkian, Aitor Calvillo (AEK) eta Aitor Aldasoro (Udala), ikus daitezke joan den asteazkenean emandako prentsaurrekoan. Euskaraz argitaraturiko produktuen azoka gaur hasi da Beasainen. Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 20. Liburu Azoka izango da. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa prestatu dute. Azoka Gernika pasealekuko pilota lekuan izango da igandera arte.

Ordutegia:

Ostirala. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.

Larunbata. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.

Igandea. Goizez: 11:00-14:00. Arratsaldez: 17:00-19:00.

Egitaraua:

Ostirala. Goizean ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleen bisitak. 17:00, Tony la Sal ipuin kontalaria. 19:00, Aurtzaka dantza taldeko haurren dantza saioa. 19:30, bertso eskolako ikasleen bertso saioa. 22:15, Zorion perfektua filma Usurbe antzokian.

Larunbata. 11:00, Xabier Mendigurenen Joxemeren Asmazioak eta Antxine Mendizabalen Nire amak ez dauka erremediorik liburuen aurkezpenak. 12:00, trikitilariak. 17:00, Kika supersorgina antzezlana Usurben. 18:00, Goazen! telesaileko aktoreek DVDak sinatuko dituzte. Ondoren gaztaina erreak, Sugoi taldearen eskutik.

Igandea. 13:00, M.A. Mintegiren Barne algarak infernutik liburuaren aurkezpena. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta jolasak.

2009/12/02

Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak Ordiziako azokan.

Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko goizeko taldeko ikasleak Ordiziako azokan izan ziren atzo. AEK-n metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu: helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; besteak beste, ikastaroak, bisita gidatuak, pertsonai esanguratsuak klaseratu, hitzaldiak… Bada, oraingoan irteera burutu dute ikasleek Ordiziako azokara: ikasitakoa erabiltzea baino hoberik ez dago! Zalantzarik ez izan!

2009/11/19

Gabonetako postal eta idazlan lehiaketa

Gabonak gainean direla-eta, Ordiziako Goiztiri AEKan, urtero egin ohi dugun legez, Udaleko Euskararen Aholku Batzordearekin, antolatzen dugun ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Berau, Ordiziako Jakintza Ikastola, Urdaneta Herri Eskola eta Oinguren B.I.-ko hainbat ikasleren parte hartzearekin antolatzen den Gabonetako postal eta idazlan lehiaketa da. Iaz bezala, beste sail batzuk alde batera utzita, bitan oinarrituko ditugu indarrak: postaletan alde batetik eta idazlanetan bestaldetik. Era honetan antolaketa errazagoa eta sari hobeak banatzeko aukera izango dugu.

D’Elikatuzera bisita gidatua.

Joan den astean, ostegunean, goizean, Goierriko Goiztiri AEKren lehen urratseko 3 taldeetako ikasleak (Ordizia, Beasain, Ormaiztegi) eta 2 herritar, guztira 21 lagun, D’Elikatuzera irteera egin zuten.Irteeraren helburua irakaslea ez den beste norbait hizketan entzun eta ulertzen saiatzea izan zen. Aitzitik, Goierrik dituen aukeren berri izateko (talde hauetan kanpotar asko dago eta) zein beste ikasleen berri izateko. Era berean, ikasleak orain arte klasean ikusitakoak kalean eragina duen ala ez aztertzeko aukera paregabea izan zuten. Oso interesgarria izan zenbisita. Ikasleei, batez ere, hasiera gustatu zitzaien, Ordiziako historia kontatzen zuena, alegia.

Saskigintza ikastaroa

Ikasturte guztian zehar egin ohi dugun moduan, ikas prozesuan hain lagungarri diren kultur ekintzak sustatzeari begira, hainbat ikastaro, irteera... antolatu ohi ditugu Goiztiri AEK Euskaltegian. Oraingoan, Joxe Ramon Arregi txisteragile, pilotari ohi... legorretarra klaseratu genuen. Ikastaroan, saskiak nola egiten diren irakatsi zigun eta berau ikasi genuen bertaratutako guztiok. Oso esperientzia polita izan zen: euskara ikasteaz gain saskiak nola egin ere ikasi baikenuen. Ez da erraza, baina! Erabiliz ikasten omen da eta honekin ere gauza berbera egin beharko dugu! Oso gustura aritu ginen!