2009/12/16

Pintura ikastaroa Ordizian Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.

Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin, Ordizian, pintura ikastaroa egin dute. Bi eguneko ikastaroa izan da. Bertan, Ordiziako euskaltegiko zein herritarrek, 15 lagunek, parte hartu dute. Ikastaroan koloreen jatorria ezagutu dute. Hala, 3 kolore oinarri hartuta, ikasleek honako ariketa egin zuten: hiru margo horiek bata bestearekin nahastuz beste dozenaka kolore atera. Helburua, azalpenen bidez jasotakoa praktikara eramatea zen. Ikastaroan zehar gure eguneroko bizitzan koloreek duten garrantziaz ere hitz egin da. Bestalde, teknologia berriek artearen bilakaeran izan duten garrantzia izan da beste mintzagaietak bat, irakaslearen arabera, gaur egun eskuz ez baizik ordenagailuz egiten baita lan artearen arlo asko eta askotan; adibidez, diseinuaren eremuan, zehaztu zuenez. Teknologiekin lotuta gaur egun erabiltzen diren teknika batzuk azaldu zituen. Ikastaroa bukatzeko, ikasle bakoitzak koadro bat margotu zuen. Ikaslek adierazi zutenez, gustura aritu ziren ikastaroan eta interesgarritzat jo zuten bertan egindakoa. Errepikatzeko nahia ere azaldu dute batzuek. Argazkian hainbat ikasle lanean ikus ditzakegu. Euskara soilik ez da ikasten euskaltegian!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina