
Abenduaren 23an, asteazkena,
Segura herrira bisita gidatua egingo dugu.
Irteera, Ordizia, Beasain eta Ormaiztegitik izango da 09:15ean.
Segurara bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da.
Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko.
09:30ean Ardixarra etxean ikus-entzunezkoa ikusi ondoren herri-gunea bisitatuko dugu.
Irteera irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 21erako
izena eman behar da
Goierriko Goiztiri AEK-aren euskaltegiren batean.
Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta dagoenez doan izango da irteera.
Bisita 11:30ean amaituko da.
Anima zaitezte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina