2011/09/23
Eskaintza zabala du AEK-k.
Ohiko klaseez gain hainbat egitasmo ere baditu AEK-k 11/12 ikasturterako:
2011/09/21
BEASAINGO jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Goiztiri AEK euskaltegiarekin batera EUSKARA IKASTAROA antolatu dugu.
Etxeko txikiekin euskaraz komunikatu nahi duzu?
Lagunekin euskaraz murgildu nahi duzu?
Etor zaitez eta gurekin euskaraz ikasi eta egingo duzu!
MATRIKULAZIO EPEAK: IRAILAREN 22TIK 28RA
Izena emateko 943 88 48 04 (Juanjo Iturrioz) telefono zenbakira deitu
edo Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkartera hurbildu.
2011/09/17
Ordiziako euskal festetako asteazkeneko peri berezian zozketatutako loteak badu sariduna.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, Ordiziako euskal festetako asteazkeneko peri berezian zozketatutako bertako produktuez osatutako lotea, 1244 zenbakia duen txartelari egokitu zaio. Berau, Zaldibiako Jexux Mari Jauregik “Altzo Txiki” aurkeztu du. Argazkian ikus dezakegu saria jasotzerako garaian.
2011/09/13
11/12 eskaintza-Oferta para los cursos 11/12
MATRIKULA ZABALIK: irailaren 28a arte
- goizez: 09:30-13:30
- arratsaldez: 17:00-20:00
KLASEEN ORDUTEGIAK
- 3 ordu: 10:00-13:00
- 2 ordu: 09:30-11:30; 14:30-16:30; 18:00-20:00; 18:30-20:30; 19:30-21:30.
- 3 orduko ikastaroak 495 ordu 772,74 € (astean 5 egun)
- 2 orduko ikastaroak 330 ordu 515,16 € (astean 5 egun) 270 ordu 411,48 € (astean 4 egun) 210 ordu 357 € (astean 3 egun)
- Auto-ikaskuntza Hamabostean behin tutoretza 45 minutuz eta mintza saioa 1,5 ordu astero 590 €
- Online ikastaroak: e-uskaltegian.
OHARRA: Udalek ikasleei matrikula subentzionatuko diete.
2011/09/12
MATRIKULA ZABALIK 11-12 ikasturterako.
11-12 ikasturterako matrikula zabalik da AEkn. Izena eman edo informazioa nahi baduzu irailaren 28a arte goizez 09:30etik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era Goierriko Goiztiri AEkren egoitzen ateak zabalik dituzu.
ORDUTEGI ETA MAILA GUZTIAK
Todos los cursos y niveles
Udalek ikasleei matrikula subentzionatuko diete.

2011/09/08
2011/09/07
2011-2012 ikasturterako prestatutako matrikulazio kanpaina aurkeztu du .

2011/09/02
Goierriko Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegietako ordutegia.
Irailaren 5etik aurrera Ordiziako eta Beasaingo Goiztiri AEKren egoitzen ordutegia hauxe izango da: goizez 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era.

2011/09/01
Bukatu da, bukatu da, akabo! Hemen gara berriro!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)