2011/09/07
2011-2012 ikasturterako prestatutako matrikulazio kanpaina aurkeztu du .
AEKren Artezkaritza Kontseiluak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu du matrikulazio kanpaina. Bertan izan dira eginkizun horretan Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, IƱaki Urkijo, Jakes Bortairu eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia. AEKren Artezkaritza Kontseiluak euskara ikasi nahi izatea norberaren baitan dagoela jakinda, gainontzeko guztia jarri du euskara ikasi nahi duten euskalakarien eskura: euskaltegiak Euskal Herri osoan, urte osoan zehar zabaldutako barnetegia Foruan, irakasle talde prestu, prestatu eta eskarmentuduna, egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, AIZU! hilabetekaria irakur zaletasuna sustatzeko… Martxan da, beraz, ikasturtea AEKn.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina