2020/11/25

Goierri sakona taldekoen errezetak!

Goierriko sakona taldeko ikasleak errezetak lantzen aritu dira eta bakoitzak bana prestatu du. Gainerako ikasleekin ere partekatu nahi izan dute eta, beraz, hemen dituzue eurek idatzitako errezetak. On egin!











2020/11/18

Taldeak ezagutzen

Euskaltegiko talde batzuk euren argazkiak eta aurkezpen bideoak bidali dizkigute. Beraz, Goiztiri euskaltegiko talde batzuk ezagutuko dituzue jarraian. 


Aurrenekoa hasiberriak izeneko taldea duzue. Aurten hasi dira euskara ikasten Ordiziako euskaltegian. 



Bigarren argazkian agertzen direnak auskalo taldekoak dira. Gurean urte batzuk daramatzate euskara ikasten eta nola ikasi, gainera! 




Ondorengoa eguerdiko taldea da, tximeletak izenekoa. AISA taldekoak dira. 


Ordiziako beste talde batekin jarraituko dugu. Hauek B1 mailakoak dira. Arratsaldez aritzen dira euskara ikasten.


Argazkiak jasotzeaz gain, bideoak ere jaso ditugu. Goierri sakona izeneko taldeak hauxe bidali digu.




Amaitzeko, Ordiziatik Zaldibiara egingo dugu salto. Taldearen izena lau loreak da. 







Eskerrik asko zuen aurkezpenak gurekin partekatzeagatik, esker mila! Bideo edota argazki gehiago jasotzen ditugunean zintzilikatuko ditugu. 















2020/11/17

Euskal Herriko baserriak

Autoikaskuntzako ikasle batek Euskal Herriko baserriak ezagutu ditu lanketa batean, eta ondoren, 3Dan maketatu ditu . Oso lan ederra! 

Zer iruditzen zaizue?




2020/11/12

ERRIGORAKO SASKI BELTZAREN IRABAZLEA

Sariduna Ana Maria Merino izan da. ZORIONAK! Gozatu saskiko kutixiekin. 








2020/11/10

Ahoz aho berriro martxan

Ahoz-Aho programazioari ekin dio Ordiziako Udalak, martxoan bertan behera geratu baitzen. Odei Arregiren eskutik, euskarazko ipuin kontaketa ikusi ahal izan zuten gure ikasleek Barrenako Batzar Aretoan.


Odei Arregi
 

Gogokoak taldea ikuskizunaren zain


Gogokoak taldea
 
 
 




2020/11/09

Egun gutxi barru hasiko da Euskaraldia!

 

Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa.  



Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez. Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak  dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
 
Berritasun moduan, Ariguneak daude, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. AEK-ko euskaltegiak ere arigune izango dira. Goiztiri AEK arigune izango da. 
 



2020/11/02

Errigorako saski beltza zozketatuko dugu

Urriaren 24tik azaroaren 12ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu bikainez osatutako 3 saski dituzu aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Baina aurten, elkartasuna biderkatu nahi da. AEKren kasuan ez da KORRIKArik egingo eta horrek sorraraziko duen diru-galera arintzeko auten saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko da. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dituzu, trukean, saskiaz gain, KORRIKAren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko.

Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dituzu, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko duzu eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko duzu, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko.

Goiztiri AEK euskaltegiak Errigorako saski beltza zozketatuko du. Eskuratu nahi duzu? Bidali 688 74 66 38 telefono zenbakira galdera honen erantzuna azaroaren 12a baino lehen: 

Aurten saski beltzak zein produktu gehigarri izango du?  

 

Iturria: Errigora.eus