Urriaren 24tik azaroaren 12ra izango da Nafar hegoaldeko uzta
euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu
bikainez osatutako 3 saski dituzu aukeran eta, auzolanari esker, hauen
balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Baina aurten, elkartasuna biderkatu nahi da. AEKren kasuan ez da KORRIKArik egingo eta horrek sorraraziko duen diru-galera arintzeko auten saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko da. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dituzu, trukean, saskiaz gain, KORRIKAren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko.
Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dituzu, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko duzu eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko duzu, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko.
Goiztiri AEK euskaltegiak Errigorako saski beltza zozketatuko du. Eskuratu nahi duzu? Bidali 688 74 66 38 telefono zenbakira galdera honen erantzuna azaroaren 12a baino lehen:
Aurten saski beltzak zein produktu gehigarri izango du?
Iturria: Errigora.eus
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina