Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa.
Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez.
Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du.
Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz
izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal
den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten
guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak dira. Gutxienekoa
euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz;
baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago
eta ez gaitasunean.
Berritasun moduan, Ariguneak daude, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. AEK-ko euskaltegiak ere arigune izango dira. Goiztiri AEK arigune izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina