2022/09/20

Bertako produktuen zozketak badu sariduna

Bertako produktuen zozketa egin genuen txartela erosi zuten herritarren artean Ordiziako Euskal Jaietan. Irabazlea 714 zenbakiduna izan zen, baina lehenengo sariduna ez denez agertu, ordezkoak eskuratu du saria, 812 zenbakidunak, hain zuzen. Saskia etxera eta produktuez gozatzeko aukera izango du! On egin!

 


 

2022/09/07

Bertako produktuen zozketaren zenbaki saritua: 714

Dakizuen bezala, Ordiziako Euskal Jaien azokan bertako produktu sorta zozketatzen dugu urtero eta gaurkoan ere hantxe izan gara txartelak saltzen. Mahaia produktu ederrez bete dugu, argazkian ikus daitekeen bezala:
Goiz osoan errifak saltzen aritu eta gero, ordubi eta erdietan egin dugu zozketa: 

 

Bideoan ikus daitekeen moduan, 714 zenbakia izan da saritua. Irabazleak bihar, irailak 8, 14:30ak baino lehenago deitu behar du euskaltegira saria jasotzeko (943 88 91 74). Sariduna agertzen ez bada, ordezko zenbakia ere atera dugu: 812

 

Mila esker errifa erosi duzuen guztioi, euskalduntze lanetan jarraitzeko bultzada emateagatik eta datorren urtera arte!