2018/10/29

Errigora: 5 urte euskarari puzka

errigora 2018 bilaketarekin bat datozen irudiak

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.

Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai.

  • KUTXA ZURIA. Pikillo saltsa, ardo ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanala pastak, txokolatezko cookie-ak. 
  • KUTXA BELTZA. Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoi almibarretan, tomate frijitua.



Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Ikaslea bazara, euskaltegian bertan egin dezakezu eskaera. Bestela, Errigoraren webgunean  egin daiteke eskaria.

2018/10/25

Aurrera! taldea

Ordiziako Aurrera! taldekoek ere bideoan egin digute aurkezpena. Ikusi eta ezagutu ikasleak!


Ziria taldea

Ordiziako Ziria taldeko kideek euren burua aurkeztu digute. Irribarretsu eta alai kontatu digute euren berri. Ikusi bideoa!


2018/10/23

Aurrera! taldea

Ordiziako Aurrera! taldeko kideek ere bidali digute talde-argazkia. Formal-formal ageri dira irudian, hiztegi eta koaderno artean. Ikasteko gogotsu dauden seinale. Aurrera, bada!

 

2018/10/22

Irakurketa tertulia erraldoia Beasainen

Irakurtzea gustuko duzu? Bada, euskaraz irakurtzeko aukera paregabea duzu, literaturarekin lotutako herri ekimena martxan baita Beasainen. Ahalik eta herritar gehien bultzatu nahi dituzte irakurtzera eta, ondoren, tertulia erraldoia egingo dute Euskaraldiaren barruan. Bi liburu daude aukeratzeko, norberaren ohitura, gustu eta mailaren arabera: Uxue Alberdiren Jenis Joplin eta Juan Kruz Igerabidek itzulitako Kafka eta panpina bidaiaria, Jordi Fabra i Sierrak idatzirikoa.


Norbanako bakoitzak bere erritmora irakurriko du hautatutako liburua eta abenduaren 1ean, 16:30ean, izango da irakurketa tertulia erraldoia. Herriko hamaika gunetan (Arriaran auzoa, Igartza auzoa, gaztetxea, Igartza, CAF enpresa, Ezkiaga auzoa…) elkartuko dira irakurleak, taldeka, liburuaren inguruko tertulia egiteko. Horretaz gain, solasaldia izango da Alberdi eta Igerabiderekin Igartza jauregian, 18:00etan.


Ekimenean parte hartu nahi izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: beasainhe@gmail.com. Mezuan izen-abizenak idatzi, zer liburu irakurriko duzuen eta tertulian parte hartuko duzuen ala ez. Izan ere, tertulian izaterik ez baduzue ere,irakur dezakezue liburu horietakoren bat.

Animatu eta eman izena!

2018/10/19

AISA ikastaroa Beasainen

Etorkinei zuzendutako AISA ikastaroa dugu Beasainen. Eskolak ostegun eta ostiraletan izango dira, 09:00etatik 11:00etara. 19 euro balio du ikastaroak eta 60 ordu izango dira guztira. 


Animatu eta eman izena!

2018/10/18

Azaroan hilabeteko ikastaro trinkoak Foruan

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.


AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Epea: urriaren 29tik azaroaren 23ra

Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.

Prezioa: 536 euro (eskolak, egonaldia eta otorduak barne).

Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596

2018/10/15

Urriko lehiaketa

 

Hilabete honetako galdera: Zer bi rol izango dira Euskaraldian?

Saria: Urrup antzerki taldearen 'Hitz egin behar dugu' antzezlana ikusteko bi sarrera. Ikuskizuna azaroaren 16an izango da, 22:15ean, Usurbe antzokian.

Parte hartzeko azken eguna: urriak 31.

Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:

2018/10/10

Urtebetetzea ospatzen

Ziria taldekoak formal-formal ikusi ditugu aurkezpen argazkian baina badakite ondo pasatzen ere. Aste honetan Valentina ikaskidearen urtebetetzea ospatu dute gelan. Urte askotarako, Valentina!



2018/10/09

Ziria taldea

Ordiziako Ziria taldekoek ere hasi dute ikasturtea eta zintzo-zintzo ageri dira argazkian, fitxa, koaderno eta hiztegi artean. Asko ikasi eta ondo pasa!


2018/10/08

Sagardoaren prozesua ezagutzen

Ordiziako Tximista sagardotegian izan dira goizeko hainbat ikasle eta irakasle, sagardoaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko.


Amaia Blazquez aritu zaie azalpenak ematen. Euren begiz ikusi dute sagarra nola garbitzen duten, zintzan gora nola joaten den prentsara eta abar. 




Amaieran, mokadutxoa ere egin dute. Sagardoa dastatu dute eta baita gazta eta irasagarra jan ere. 


2018/10/07

Eskaintza 18/19

Ikasturtea hasi berri dugu baina oraindik bada izena emateko aukera. Hauxe da une honetan dugun eskaintza:



Eman izena!

2018/10/04

Aza taldea

Hasi dira pixkanaka taldeen argazkiak iristen eta Ordiziako Aza taldearena dugu oraingoan hemen. Bazkalondorenean aritzen dira euskara ikasten baina ez dute lorik hartzen, argazkian irribarretsu eta argi ageri dira behintzat!


2018/10/01

Ikasturtea hasi dugu

Gaur eman diogu hasiera ikasturteari eta euskaltegiko ateak zabal-zabalik ditugu. Lehenengo eguneko urduritasunez, ilusioz eta nagikeria apur batez ere bai -zertarako ukatu- sartu dira ikasleak ikasgelara. Aurpegi ezagunak izan dira batzuk eta ikasturtean zehar ezagutuko ditugunak besteak. 


Laster hasiko gara taldeak ezagutzen blogaren bidez, euren izenak zein diren jakingo dugu eta argazkiak ere bidaliko dituzte.

Datozen egun eta asteetan talde gehiago ere jarriko dira martxan, beraz, azti ibili! 

Gogoan izan urriaren 19ra arteko tartea duzuela oraindik matrikulatzeko


 Eskaintza HEMEN.