Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den
ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz
euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz
gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso eta, ordu libreetan,
euskara hutsean bizi.
AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian
ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin
dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Epea: urriaren 29tik azaroaren 23ra
Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.
Prezioa: 536 euro (eskolak, egonaldia eta otorduak barne).
Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina