2022/10/25

Erosi ERRIGORAko saskia

 

Urriaren 22tik azaroaren 10era udazkeneko ERRIGORAko kanpaina izango dugu euskaltegian: 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. "Bat egiteko garaia da" aurtengo leloa. 

 

Saski beltza


Saski berdea


Saski zuria

21/22 ikasturtean AEK-n aritu diren ikasleek Errigora beka eskaera bideratu dute ekainaren amaiera honetan. 251 lagun izan dira eta 27.000 euro inguru banatuko dugu horien artean: Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafalladea eta Erriberako ikasleak dira Errigora bekaren onuradunak, Nafarroako Ager eremuan haien burua euskalduntzen eta euskaraz biziko diren lagun horiek guztiak. Dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko ezinbesteko bi baldintza bete behar izan dute; batetik, administrazio nagusiak, Euskarabideak, ematen duen dirulaguntza eskatzea eta bestetik, %80 asistentzia bermatzea. 

Ager eremua euskalduntzen jarraituko dugu, gu guztion ahaleginari esker, Errigora kanpainan egiten dugun ahaleginari esker, Euskarari Puzkak ematen duenaren fruitu baita Errigora beka. Segi dezagun saskiak lau haizetara zabaltzen.