2015/09/30

Urrian hasiko den 15/16 ikasturterako eskaintza

 MATRIKULAZIOA ZABALIK

Datorren astetik aurrera martxan izango da ikasturte berria eta hauxe da Goiztiri AEKn ikasturte honetarako dugun eskaintza zehatza:


Euskara praktikoa ikasi nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza. Etor zaitez Goiztiri AEKra!

2015/09/25

Euskara praktikoa eta dibertigarria!

Asteazkenean Iruñean egindako jaian izan dira  Ahotsa.info-ko lagunak eta bideo eder hau egin dute.



Ikasi euskara praktikoa eta dibertigarria!

Gaur hasiko da 'Aprender euskera. Misión posible' saioa


Gaur hasiko da, 22:15ean, ETB2 katean KIke Amonarrizek gidatuko duen 'Aprender euskera. Misión posible' saioa. Saio honen helburua ikusleek euskara ikastea da. Ea, bada, lortzen duen!



Izan euskahaldun AEKn!

 
50.000 lagun baino gehiago euskaldundu dira AEKn. Zuk ere EUSKAHALDUNDU nahi al duzu? Etorri Goiztiri AEKra eta ikasi euskara praktikoa! Bizkor ibili, ikasturtea urrian hasiko da eta!

Informazio gehiago hemen.

2015/09/23

On-line ikastaroak AEKn

 

On-line ikastaroak ere baditugu AEKn euskaltegira joaterik ez baina euskara ikasi nahi duzuenontzat. Tutorea izango duzue eta aholku eta jarraipen zehatza egingo du tutoreak. Horretaz gain, taldea osatuko duzue gainerako ikaskideekin batera. 



Ikastaro hauek ditugu on-line:
  • Euskalduntzearen mailak:
    • B1 (1. maila), B2 (2. maila) edota C1 (3. maila)- egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak. Urriaren 5etik ekainaren 19ra (190 ordu). 617 €.
  • Hobekuntza ikastaroa. 3. maila/C1 gaindituta dutenentzat. Euskara maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean 4. maila egin nahi duten lagunentzat egokia. Urritik urtarrilera edo otsailetik ekainera (100 ordu). 342 €. 
  • BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak. Hasiera mailak (A1 eta A2):
    • Hiruhileko bat: 218 euro. 72ordu. (urria abendua)
    • Bi hiruhileko: 436 euro. 144 ordu. (urria martxoa)
    • Hiru hiruhileko 654 euro.216 ordu. (urria ekaina)
    • Mintza-saioak egin daitezke. Baina hasiera mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira.  Ordu bat astero.  
      • Mintza-saio solteak: 41 euro ordua.
      • Taldean 5 pertsona gutxienez. 8 euro ordua.  
  •  C2 (4.maila) azterketa prestatzeko ikastaroa.  Urriaren 5etik ekainaren 3ra.
    • 180 ordu ikastaroa eta 10 tutoretza-saio proiektuaren garapenerako.
    • 252 euro  ikastaroa eta 282 euro tutoretzak.
      Guztira 534 euro.
  • AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa:
    • Irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik maiatzera, martxotik maiatzera (100 ordu).
    • 450 €

IZEN-EMATEA EDO INFORMAZIO GEHIAGO:  e-idazkaritza@aek. eus

IKASTAROEN DEMOAK IKUSTEKO SARTU HEMEN

Animatu eta eman izena! Ikasi euskara praktikoa on-line!

2015/09/22

Euskara ikasleen festa izango da bihar Iruñean

Euskara ikasten ari direnen eta ikasi izan dutenen arteko festa ospatuko du Nafarroako AEK-k bihar, 19:00etan, Iruñeko Zentral antzokian. Euskara ikasleen topaketa egitea da helburua eta, bide batez, jende gehiago hurbiltzea euskaltegietara. Ekitaldiaren baitan hainbat gauza izango dira: musika emanaldia, mintzodromo, bakarrizketa...
Musikaren alorrean, hauexek izango dira emanaldiko protagonistak: Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu eta Hutsun txalaparta taldea. DJa ere arituko da giroa alaitzen.

Hurbildu bihar antzokira!

Ikasi euskara Europan!

Euskal Herritik kanpo bizi direnek ere badute euskara ikasteko aukera tokian tokiko euskal etxeetan. Urrian hasiko da ikasturtea eta izena emateko garaian daude orain. 

Iaz Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egin zuten Berlinen (argazkia HABE)

Hainbat tokitan ematen dituzte euskara klaseak: Bartzelona, Madril, Valentzia, Mallorca, Paris, Erroma, Londres, Brusela, Berlin...

Animatu eta ikasi euskara Euskal Herritik kanpo!

Informazio gehiago hemen.

2015/09/18

Beasaingo euskaltegiaren inaugurazioaren bideoa

Dakizuenez, Beasaingo euskaltegiaren inaugurazioa izan genuen atzo eta Goierriko Hitzakoek ekitaldiaren nondik norakoa laburbiltzen duen bideoa egin dute.Ea zer iruditzen zaizuen!




Inauguratu dugu Beasaingo euskaltegi berria

Iritsi zen azkenean euskaltegiko kideok hainbeste desiratutako eguna eta atzo inauguratu genuen Beasaingo euskaltegi berria. Euskaltegia Beasaingo Jose Migel Iturriotz hamalauan dugu orain eta bertara hurbildu zen jendea arratsalde berezia gurekin batera bizitzeko.

Ekitaldia jolasean hasi genuen. Bertan bildutako ikasle zein herritarrak nahastu eta hiru talde sortu genituen. 

A TALDEA


B TALDEA















 D TALDEA



Jolasak hiru zati zituen. Lehenengoan, Goierriri buruzko galderak erantzun zituzten talde bakoitzak zituen hiru erantzunen artean aukeratuta. Jarraian, galdera sorta bat erantzun behar izan zuten baina kasu honetan ez zuten hautatzeko erantzunik. Hori bai, herritarrei galdetzeko aukera zuten. Ondoren, Goierriko herriei buruzko lau esaera zahar osatu behar zituzten, bokalak jarrita. Laguntza modura, bokalak erosi ahal zituzten baina inork ez zuen premiarik izan.


Lortutako puntuak bikoizteko aukera ematen zuen azken proba bat ere izan zen. Hiru herritar topatu, eurentzat euskara zer den galdetu eta idatzi egin behar zuten. 


Azkenean, bigarren taldea, B taldea, izan zen irabazlea. Denak izan ziren, ordea, garaile,ederki pasa baitzuten jolasean eta baita gauza berriak ikasi ere!

Jolasa amaitutakoan, Goiztiri AEKren zuzendari den Nekane Munduatek hartu zuen hitza:


Hiru bertso ere abestu genituen garai berri hau indartsu eta alai hasteko.


Ondoren, euskaltegia barrutik ezagutu zuten oraindik ikusi gabe zutenek. 



Modu borobilean eman genion amaiera mokadutxoa eginez eta elkarrekin solasean.




Mila esker etorri zineten guztioi eta hemendik aurrera ere ez dadila ez habia hustu eta ezta habien arteko soka eten ere!

2015/09/17

Eman izena Ordiziako Mintzalagun egitasmoan

Ordizian Mintzalagunean parte hartu nahi duenak urrian du izena emateko aukera. Horretarako Hitzaro Kultur Elkartera (09:00etatik 13:00etara) edo gure euskaltegira, Goiztirira, jo behar duzue.
Mintzalaguna egitasmoa euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Egitasmo honek hainbat helburu ditu: euskara hobetzea, gehiagotan erabiltzea, euskaraz bizitzea, normalizazioaren alde egitea, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzea...
Astean behin biltzen dira, ordubetez, egunerokotasunean euskaraz aritzen direnak eta euskara praktikatu nahi dutenak. Paseoan, kafetegian, parkean edo edozein lekutan elkar daitezke, eurek nahi dutena euskaraz egiteko. 
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, Hitzaro Kultur Elkartera deitu, 943 162 366 telefono zenbakira, edota e-posta bidali hitzaro@gmail.com helbidera.

2015/09/15

Iraileko AIZU aldizkaria


AIZU aldizkariko irail-urriko alea kalean dugu jada eta hainbat eduki topatuko ditugu bertan, besteak beste:
Horretaz gain, albiste laburrak, musika, literatura eta beste hainbat kontu. Irakurri eta gozatu! 

2015/09/14

AEK sakelan

 APP

Iaz arrakasta handia izan zuen AEKren oinarrizko hiztegiak eta aurten telefono aplikazio bihurtu dugu. Eguneroko hitz eta esamoldeekin osatutako hiztegiaz gain, AEKren euskaltegien eta eskaintzaren berri ere izango duzu bertan.

Aplikazioa martxan dago jada eta zuen mugikorrean AEK, EUSKARA PRAKTIKOA izenpean topatuko duzue. Ordenagailuaren bidez egin nahi baduzue, berriz, hementxe aukera.  Jaitsi aplikazioa eta gozatu!

2015/09/11

Izan fenomeno!


Donostiara joan da bertako produktuekin zozketatutako saskia

Ordiziako Euskal Jaietan bertako produktu sorta zozketatu genuen AEKren aldeko errifa erosi zutenen artean. Irabazlea 1104 zenbakiduna izan zen baina hura agertu ez eta ordezkoak, 949 zenbakiaren jabeak, eskuratu du saria. 


Atzo arratsaldean etorri ziren irabazleak sariaren bila Ordiziako euskaltegira. Jabier Gastaminza sarituak bere emazte Anadelia Quiroz eta alaba Rosa Gastaminzarekin batera jaso zuen bertako produktu sorta. Senar-emazteak asteazkenero etortzen omen dira Ordiziako azokara eta oraingoan sari ederrarekin eta oso gustura itzuli dira etxera. Bejondeizuela hirukote, eta gozatu!

2015/09/10

Beasaingo euskaltegia inauguratuko dugu datorren ostegunean

Goiztiri AEKren Beasaingo euskaltegia tokiz aldatu da eta, hori dela eta, inaugurazioa izango dugu datorren astean. Ekitaldia ostegunean izango da, hilak 17, 18:00etan, Jose Migel Iturriotz kaleko 14.zenbakian.


Inaugurazio ekitaldia hasteko, jolas dinamikoa izango dugu. Jarraian, aurkezpena egingo da eta euskaltegia barrutik ezagutzeko aukera izango da. Amaitzeko, mokadutxoa egingo dugu.



Arratsalde pasa ederra izango da eta denok gonbidatuta zaudete! Animatu, euskahaldun!

Produktu sorta ederra eta giro alaia Euskal Jaietako azokan



Eguzkia lagun izan genuen Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian eta gure produktu sorta ederra argitara atera genuen beste behin. Denetarik geneukan zozketatzeko: piper berdeak, sagarrak, tipulak, irasagarra, perretxikoak, porruak, ogia, kalabazak, kalabazinak, sagardoa...Uzta galanta!


Aurten gainera, errifa salmenta musikaz lagunduta egin genuen eta giroa gehiago alaitzeko balio izan zuen!

Goizeko zortzietatik ordu bi eta erdietara aritu ginen errifak saltzen eta orduantxe egin genuen zozketa. Bi herritarren eskuek atera zuten zenbaki saritua eta ordezkoa. Zenbaki saritua 1104 zenbakiduna izan da eta ordezkoa 949 zenbakia. 


Mila esker, errifa erosita, AEKri lagundu diozuen guztioi. Datorren urtera arte!

2015/09/09

Bertako produktuen zozketako irabazlea 1104 zenbakiduna



Gaur goizean Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian izan gara Jakesenea aurreko postuan. Bertako produktu sorta ederraren zozketa egin dugu errifa erosi dutenen artean. Saria 1104 zenbakidunari egokitu zaio. Oraindik ez da sariduna agertu eta bihar arteko,irailak 10, epea du, 14:30era arte, berari egokitu zaiola jakinarazteko. Horretarako, dei dezala 943 88 91 74 telefono zenbakira, 10:00etatik 13:00etara. Ordurako irabazlea agertzen ez bada, ordezko zenbakiak jasoko du saria, 949 zenbakidun errifa erosi duenak, alegia. Hark irailaren 11ra arteko epea izango du, 14:30era arte. Ea zorteduna agertzen den, produktu sorta ederra du-eta zain!

2015/09/08

Ordiziako Euskal Jaietako azokan izango gara bihar

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia izango da bihar Ordizian eta Goiztiri AEK euskaltegikook ere bertan izango gara. Urteroko moduan, Jakes etxearen aurrean, Barrena jauregiaren pareko eraikinaren azpialdean, izango dugu postua, bertako produktuz beteta. Produktu sorta errifa erosten dutenen artean zozketatuko dugu, 14:30ean. Errifa bakoitzaren truke emandako euroa AEKren alde izango da.

Inguratu gure postura eta erosi AEKren aldeko errifa!

2015/09/07

Matrikulazioa zabalik Goiztiri AEKn


Euskara praktikoa ikasi nahi duzu? Goiztiri AEKn duzu aukera!




MATRIKULA ZABALIK: irailaren 7tik 23ra 

Goizez: 10:00-13:00
Arratsaldez: 17:00-19:30


  • Ordizia: 
    • Helbidea: Nafarroa Beherea,1. 
    • Telefono zenbakia: 943 88 91 74.
    • E-posta helbidea: ordizia@aek.org
  • Beasain: 
    • Helbidea: Joxe Miel Iturriotz, 14 behea. 
    • Telefono zenbakia: 943 88 93 40 
    • E-posta helbidea: beasain@aek.org

Zatoz Goiztiri AEKra eta matrikulatu, nahi duzun guztia ulertu eta esateko!

2015/09/04

Nahi duzun guztia ulertzeko eta esateko

Euskaraz nahi duzun guztia ulertu eta esan nahi duzu? Matrikulatu Goiztiri AEKn irailaren 7tik 23ra!


Ekarri laguna euskaltegira eta irabazi saria!


Zuk euskara praktikoa norekin ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozketatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erraza da:
  • AEKren ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa ditzakezu, galdetegi hau beteta.
  • Ezagutzen duzu AEKren ikasleren bat? Esan zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.
Jasotzen ditugun izen guztien artean 15/16 ikasturterako matrikula bat zozketatuko dugu. Horretaz gain, sariduna gonbidatu duen ikasleak %50eko beherapena izango du 15/16 ikasturteko matrikulan. Proposamenak irailaren 23ra arte jasoko dira eta irailaren 28an emango dugu saridunaren berri. 

Animatu lagunak, senideak, lankideak...euskaltegian matrikulatzera eta euskara praktikoa lantzera!

2015/09/02

B2/C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa irailean

 

B2 edo C1/EGA mailako azterketa prestatzeko ikastaroa eskaintzen ari gara irailerako. Hona hemen xehetasunak:
  • Ordu kopurua: 40
  • Prezioa: 68 €
  • Noiztik nora: irailaren 8tik 30era.
  • Jarduna: Astean 12 ordu, arratsaldez.
Interesa baduzu, eman izena lehenbailehen Goiztiri AEK euskaltegian!