2015/09/11

Donostiara joan da bertako produktuekin zozketatutako saskia

Ordiziako Euskal Jaietan bertako produktu sorta zozketatu genuen AEKren aldeko errifa erosi zutenen artean. Irabazlea 1104 zenbakiduna izan zen baina hura agertu ez eta ordezkoak, 949 zenbakiaren jabeak, eskuratu du saria. 


Atzo arratsaldean etorri ziren irabazleak sariaren bila Ordiziako euskaltegira. Jabier Gastaminza sarituak bere emazte Anadelia Quiroz eta alaba Rosa Gastaminzarekin batera jaso zuen bertako produktu sorta. Senar-emazteak asteazkenero etortzen omen dira Ordiziako azokara eta oraingoan sari ederrarekin eta oso gustura itzuli dira etxera. Bejondeizuela hirukote, eta gozatu!

2 iruzkin:

  1. Mila Esker Sariarengatik AEK, dena oso goxoa dago, ikusten da maitasunez landatu eta egindako produktuak direla.

    ErantzunEzabatu
  2. Mila Esker Sariarengatik AEK, dena oso goxoa dago, ikusten da maitasunez landatu eta egindako produktuak direla.

    ErantzunEzabatu