2015/09/17

Eman izena Ordiziako Mintzalagun egitasmoan

Ordizian Mintzalagunean parte hartu nahi duenak urrian du izena emateko aukera. Horretarako Hitzaro Kultur Elkartera (09:00etatik 13:00etara) edo gure euskaltegira, Goiztirira, jo behar duzue.
Mintzalaguna egitasmoa euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Egitasmo honek hainbat helburu ditu: euskara hobetzea, gehiagotan erabiltzea, euskaraz bizitzea, normalizazioaren alde egitea, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzea...
Astean behin biltzen dira, ordubetez, egunerokotasunean euskaraz aritzen direnak eta euskara praktikatu nahi dutenak. Paseoan, kafetegian, parkean edo edozein lekutan elkar daitezke, eurek nahi dutena euskaraz egiteko. 
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, Hitzaro Kultur Elkartera deitu, 943 162 366 telefono zenbakira, edota e-posta bidali hitzaro@gmail.com helbidera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina