2015/09/18

Inauguratu dugu Beasaingo euskaltegi berria

Iritsi zen azkenean euskaltegiko kideok hainbeste desiratutako eguna eta atzo inauguratu genuen Beasaingo euskaltegi berria. Euskaltegia Beasaingo Jose Migel Iturriotz hamalauan dugu orain eta bertara hurbildu zen jendea arratsalde berezia gurekin batera bizitzeko.

Ekitaldia jolasean hasi genuen. Bertan bildutako ikasle zein herritarrak nahastu eta hiru talde sortu genituen. 

A TALDEA


B TALDEA















 D TALDEA



Jolasak hiru zati zituen. Lehenengoan, Goierriri buruzko galderak erantzun zituzten talde bakoitzak zituen hiru erantzunen artean aukeratuta. Jarraian, galdera sorta bat erantzun behar izan zuten baina kasu honetan ez zuten hautatzeko erantzunik. Hori bai, herritarrei galdetzeko aukera zuten. Ondoren, Goierriko herriei buruzko lau esaera zahar osatu behar zituzten, bokalak jarrita. Laguntza modura, bokalak erosi ahal zituzten baina inork ez zuen premiarik izan.


Lortutako puntuak bikoizteko aukera ematen zuen azken proba bat ere izan zen. Hiru herritar topatu, eurentzat euskara zer den galdetu eta idatzi egin behar zuten. 


Azkenean, bigarren taldea, B taldea, izan zen irabazlea. Denak izan ziren, ordea, garaile,ederki pasa baitzuten jolasean eta baita gauza berriak ikasi ere!

Jolasa amaitutakoan, Goiztiri AEKren zuzendari den Nekane Munduatek hartu zuen hitza:


Hiru bertso ere abestu genituen garai berri hau indartsu eta alai hasteko.


Ondoren, euskaltegia barrutik ezagutu zuten oraindik ikusi gabe zutenek. 



Modu borobilean eman genion amaiera mokadutxoa eginez eta elkarrekin solasean.




Mila esker etorri zineten guztioi eta hemendik aurrera ere ez dadila ez habia hustu eta ezta habien arteko soka eten ere!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina