2015/09/10

Produktu sorta ederra eta giro alaia Euskal Jaietako azokan



Eguzkia lagun izan genuen Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian eta gure produktu sorta ederra argitara atera genuen beste behin. Denetarik geneukan zozketatzeko: piper berdeak, sagarrak, tipulak, irasagarra, perretxikoak, porruak, ogia, kalabazak, kalabazinak, sagardoa...Uzta galanta!


Aurten gainera, errifa salmenta musikaz lagunduta egin genuen eta giroa gehiago alaitzeko balio izan zuen!

Goizeko zortzietatik ordu bi eta erdietara aritu ginen errifak saltzen eta orduantxe egin genuen zozketa. Bi herritarren eskuek atera zuten zenbaki saritua eta ordezkoa. Zenbaki saritua 1104 zenbakiduna izan da eta ordezkoa 949 zenbakia. 


Mila esker, errifa erosita, AEKri lagundu diozuen guztioi. Datorren urtera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina