2020/12/17

Katiluak salgai!

Olentzerori eta Maridomingiri zer eskatu ez dakizu? Opariren bat egin nahi duzu eta ez dakizu zer? Bada, AEKn proposamen bat daukagu: 

Oparitu KATILUA! 5€ren truke katilu zoragarri hau jasotzeko aukera duzu. Eskaera egiteko idatzi 688746638 telefono zenbakira. 



Jasotzeko ordutegia ondorengoa da: 

Ordiziako euskaltegian

Abenduaren 21ean, 09:30-13:00 bitarte

Abenduaren 22an, 09:30-13:00 bitarte

Abenduaren 23an, 12:30-14:00 bitarte 


2020/12/16

Borda bitxia!

 



Ataungo ikasleak San Martin auzotik abiatu dira; Astigarraga eta Arrondo auzoak zeharkatu ostean, borda bitxi honetara iritsi dira. Erreka ertzean dago eta egurrezkoa da. Borobil forma dauka eta behean eserlekua. Eskailerak ditu goiko solairura igotzeko. Goiko aldean beirazko eta plastikozko kupula dauka. 

Polita izango da gauean bertatik ilargia ikustea!


2020/12/11

ASMAKIZUNAK

Zaldibiako 4 loreak taldekoek 6 asmakizun prestatu dituzte.  Zuen erantzunak irakurri nahi ditugu. 




Baietz asmatu zein animalia diren:

1.- Ile asko dauka. La hanka dauzka. Bi adar dauzka. Mutur txikia dauka. Txuria da (edota batzuetan beltzarana). Isatsa dauka, txikia eta titiak dauzka. Azkarra da. Zein animalia da? 

 

2.- Ez dauka ilerik. Txikia da eta 6 hanka dauzka. Oso azkarra da. Lur azpian bizi da. Lanean ari da beti. Beltza da. Zein animalia da? 

 

3.- Ez dauka ilerik, baina azala marraduna dauka. 4 hanka dauzka. Azkarra da, buztana du eta indar handia dauka. Belarri txikiak dauzka baina ondo entzuten du. Hortz handiak dauzka eta atzapar zorrotzak. Basatiak ere badaude. Haragia jatea asko gustatzen zaio. Zein animalia da? 

 

4.- animalia handia da eta mutur luzea dauka. 4 hanka dauzka eta bere lepoa oso luzea da. Azkarra da eta belarri txikiak dauzka. Ez dauka ilerik. Bere azala puntuz beteta dago. Basatiak dira eta belarra eta hostoak jatea asko gustatzen zaio. Zein animalia da? 

 

5.- Ez dauka hegorik baina azkarra da. Belarri luzeak ditu eta ile asko dauka. Belarra jatea gustatzen zaio. Batzuk baserrietan bizi dira, baina etxeetan ere bai. Maskota da. Buztan txikia dauka. Bere begiak ere txikiak dira. Hortz zorrotzak dauzka. Basatiak lur azpian bizi dira. Zein animalia da? 

 

6.- Ez daukate hegatsik eta belarriak ez dira ikusten. Begi txikiak dauzkate eta lumak koloretakoak dira. Batzuk zuhaitzetan bizi dira, baina etxeetan ere bai. Maskotak dira. Alpistea jatea gustatzen zaie. Euren abestiak oso politak dira. Zein animaliak dira? 


2020/12/03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

 Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugunez,  gure ikasleek bost hitz erabilita euren sorkuntza gauzatu dute. Hitzak honakok dira: euskara, harria, itsasoa, eguzkia eta  berdea. 


Goierri sakona taldea


 

 



Gogokoak taldea



 

Amengandik taldea



Ataungo taldea

 



Zegamako taldea







 Tximeleta taldea

(1)

Gaur eguzkia ez da atera, itsasoa zakar dago eta kostaldeko harriak indarrez jotzen ditu, baina ez zaigu axola, Euskalerriako hiri, herri eta mendi berdetan euskararen eguna ospatzen da

(2)

Zure eguzkiaren argitan, galdu egiten naiz.
Zure itsaso zakarrak jotzen du
zure kostaldeko arroken kontra.
Urtez urte landutako harriak, gatz-zaporea.
Zure mendietako berdetik
bizia sortzen da, zure ahotsa sortzen da;
Euskara, banderatzat
Euskadi bihotzean


Auskalo taldea

Euskara ez da hizkuntza bakarrik, bizimodua da, gure sustraia da, arbasoen altxorra da. Hau jaso dugu eta zaindu behar dugu.

Euskara egunero behar dugu eguzkiaren argitasuna bezala.

Zaindu dezagun euskara gu bereizten gaituzten bazter berdeak eta itsasoa bezala.

Eraikin bat ez da egiten harri bakarrarekin, hiztun bakarrarekin hizkuntza bat osatzen ez den bezala. Denon artean indarrak batu behar ditugu gure hizkuntzak bizirauteko.

Ahalegindu gaitezen egunero hitz egiten euskaraz, gure hizkuntzaren alde!

Txapeldunak taldea



Euskara taldea


Segurako taldea




Aurrera taldea






Gaur, bihar, etzi eta beti... Euskararen eguna! Egunero esateko nahi dugun guztia, atzo, gaur, bihar...egun guztiak direlako euskararen eguna!!!


2020/11/25

Goierri sakona taldekoen errezetak!

Goierriko sakona taldeko ikasleak errezetak lantzen aritu dira eta bakoitzak bana prestatu du. Gainerako ikasleekin ere partekatu nahi izan dute eta, beraz, hemen dituzue eurek idatzitako errezetak. On egin!











2020/11/18

Taldeak ezagutzen

Euskaltegiko talde batzuk euren argazkiak eta aurkezpen bideoak bidali dizkigute. Beraz, Goiztiri euskaltegiko talde batzuk ezagutuko dituzue jarraian. 


Aurrenekoa hasiberriak izeneko taldea duzue. Aurten hasi dira euskara ikasten Ordiziako euskaltegian. 



Bigarren argazkian agertzen direnak auskalo taldekoak dira. Gurean urte batzuk daramatzate euskara ikasten eta nola ikasi, gainera! 




Ondorengoa eguerdiko taldea da, tximeletak izenekoa. AISA taldekoak dira. 


Ordiziako beste talde batekin jarraituko dugu. Hauek B1 mailakoak dira. Arratsaldez aritzen dira euskara ikasten.


Argazkiak jasotzeaz gain, bideoak ere jaso ditugu. Goierri sakona izeneko taldeak hauxe bidali digu.




Amaitzeko, Ordiziatik Zaldibiara egingo dugu salto. Taldearen izena lau loreak da. 







Eskerrik asko zuen aurkezpenak gurekin partekatzeagatik, esker mila! Bideo edota argazki gehiago jasotzen ditugunean zintzilikatuko ditugu. 















2020/11/17

Euskal Herriko baserriak

Autoikaskuntzako ikasle batek Euskal Herriko baserriak ezagutu ditu lanketa batean, eta ondoren, 3Dan maketatu ditu . Oso lan ederra! 

Zer iruditzen zaizue?




2020/11/12

ERRIGORAKO SASKI BELTZAREN IRABAZLEA

Sariduna Ana Maria Merino izan da. ZORIONAK! Gozatu saskiko kutixiekin. 








2020/11/10

Ahoz aho berriro martxan

Ahoz-Aho programazioari ekin dio Ordiziako Udalak, martxoan bertan behera geratu baitzen. Odei Arregiren eskutik, euskarazko ipuin kontaketa ikusi ahal izan zuten gure ikasleek Barrenako Batzar Aretoan.


Odei Arregi
 

Gogokoak taldea ikuskizunaren zain


Gogokoak taldea
 
 
 




2020/11/09

Egun gutxi barru hasiko da Euskaraldia!

 

Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa.  



Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez. Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak  dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
 
Berritasun moduan, Ariguneak daude, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. AEK-ko euskaltegiak ere arigune izango dira. Goiztiri AEK arigune izango da. 
 



2020/11/02

Errigorako saski beltza zozketatuko dugu

Urriaren 24tik azaroaren 12ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2020ko edizioa. Iaz bezala, produktu bikainez osatutako 3 saski dituzu aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Baina aurten, elkartasuna biderkatu nahi da. AEKren kasuan ez da KORRIKArik egingo eta horrek sorraraziko duen diru-galera arintzeko auten saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko da. Saski beltza eskatzekotan, 55€ ordainduko dituzu, trukean, saskiaz gain, KORRIKAren katilua jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko.

Saski berdea eskatzekotan, 65€ ordainduko dituzu, eta saskiaz gain, Seaskaren egutegia jasoko duzu eta Seaskari diru hori zuzenean bideratuko zaio, Herri Urrats ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko. Saski zuria eskatzekotan, 75€ ordainduko duzu, saskiaz gain, D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru-galera arintzen laguntzeko.

Goiztiri AEK euskaltegiak Errigorako saski beltza zozketatuko du. Eskuratu nahi duzu? Bidali 688 74 66 38 telefono zenbakira galdera honen erantzuna azaroaren 12a baino lehen: 

Aurten saski beltzak zein produktu gehigarri izango du?  

 

Iturria: Errigora.eus


 

 

2020/10/20

2020-2021 ikasturtean, KORRIKArik ez


22. KORRIKA 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez.

Azken hilabeteotan, gauzak ikaragarri aldatu dira. Pandemiak mundu osoa kolpatu du eta ez dirudi epe motz-ertainean erabat kontrolpean izango denik. Egoera uste genuena eta nahi genuena baino askoz okerragoa da orain. Hori dela eta, AEKn hobetsi dugu KORRIKA bezalako ekimena atzeratzea, besteak beste, pandemiaren barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko. KORRIKAren atzerapenak hutsunea sortuko du, baina KORRIKA bera horren garrantzitsua izanik, beharrezkoagoa da KORRIKA denok desiratzen ditugun baldintza hobeetan egitea. Une honetan, ez dugu KORRIKAren ordezko eskas bat nahi. Izan ere, euskarak bezala, KORRIKAk kalea behar du, bizia, mugimendua. Eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek. Denbora gehiago hartu nahi dugu, normalitate berria nondik nora joango den ikusteko, etorkizuna hobeki ezagutzeko, eta, ondo bidean, egoera hobetzen bada, denok desiratzen dugun KORRIKAra iritsiko gara, 2022. urteko udaberrian.


Testua: korrika.eus




2020/10/19

Beasaingo bertso saiorako sarrera bikoitza

Arriarango Intxaurpe Elkarteak antolatuta bertso erromeria egingo da  larunbat honetan 11:30ean Beasainen. Bertso saiorako sarrera bikoitza zozketatuko dugu. Parte hartu nahi baduzu, bidali galdera honen erantzuna urriaren 22a baino lehen whatsapp zenbaki honetara: 688 74 66 38

Irabazlearen izena ostegunean argitaratuko dugu. 

Errigorako kanpaina zein egunetatik zein egunetara izango da? 




Data
2020-10-24
Non
Arriaran < Beasain 
Saio-mota
Plaza librea
Motiboa
Bertso erromeria
Ordua
11:30
Lekua
Igartzako zubitik Arriaranera. Intxaurpe elkartea (Eguraldi txarrarekin, saioa Igartzan egingo da)


   



2020/10/13

2020-2021 Ikasturtea hasi da!

 

2020-21 ikasturtea pasa den astelehenean hasi genuen, urriaren 5ean, hain zuzen. Ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta gure esku dauden prebentzio-irizpideak ezarrita. Hala, hauek izango dira Goiztiri AEKn euskara ikasteko aukerak:


- Ohiko aurrez aurreko taldeak

- Autoikaskuntza

- Online


Euskara maila guztiak izateaz gain modalitate ezberdinak ditugu: harrera ikastaroak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, jubilatu taldeak, guraso taldeak, mintza-saioak...

Euskera eskolak Ordizian, Beasainen, Zegaman, Zaldibian, Seguran eta Itsason ditugu. Urrian zehar taldetako argazkiak argitaratuko ditugu gure ikasleak ezagutu ditzazuen. 

 


 

2020/09/25

Itziar Ituño eta Jurgi Ekiza: atal gehiago

Adierazi bezala, bi artista handi elkartu genituen, Itziar Ituño eta Jurgi Ekiza, eta, besteak beste, euskara ikasteko arrazoiez eta euskaltegiko esperientziaz aritu ziren. Izan ere, biak AEK-ko ikasle izan ziren bere garaian. Orain, atal gehiagorekin gatoz: ikasprozesuaren gorabeherak, haien bizitza nola aldatu den, anekdotak... Gozatu!









2020/09/18

Kike Amonarrizen aholkuak ahobizi eta belarriprestentzat







Ahobizi eta belarriprest ugarik euskaltegiak izan dituzte bidelagun euskararekin aurrerapausoak emateko. Zu ere aurrera egiteko lagun bila?

Entzun, entzun, Kike Amonarrizen aholkua! HEMEN


2020/09/16

Itziar Ituño eta Jurgi Ekiza, euskara ikasleak

Bi artista handi, Itziar Ituño eta Jurgi Ekiza, elkartu ditugu. Besteak beste, euskara ikasteko arrazoiez eta euskaltegiko esperientziaz aritu ziren. Izan ere, biak AEK-ko ikasle izan ziren bere garaian. Gaur lehendabiziko atala.



2020/09/11

Euskara ikasteko diru-laguntzen informazioa

 Image

AEKren orrialdean jasota dituzue euskara ikasteagatik ematen diren hainbat diru-laguntza. Tartean dira Goierriko Udalek ematen dituztenak eta maila egiaztatzeagatik Eusko Jaurlaritzak ematen dituenak.



Irail-urriko AIZU! aldizkaria kalean

Kalean da iraila-urriko AIZU! aldizkaria.


Gure euskaltegietan matrikulatuz gero, doan jasoko duzu hilero.

2020/09/04

2020/09/01

Matrikulazioa zabalik

2020/21 ikasturtean euskara ikasteko aukera paregabea duzu! Maila guztiak eskainiko ditugu, aurrez aurre, autoikaskuntza zein online. Gainera, irailaren 18a baino lehen matrikulatuz gero, ordainketa malguagoa izango duzu. Horretaz gain, Goierriko Udalek diru-laguntzak ematen dizkiete euskara ikasten dutenei eta HABEk maila egiaztatzen dutenei.





Gure eskaintza HEMEN

Eman izena irailaren 25a baino lehen. Informazioa jaso edo izena emateko:
  • Beasain: 10:30-13:00/ 17:30-20:00. 943 88 93 40 
  • Ordizia:  10:00-13:00/ 17:00-19:00. 943 88 91 74

2020/07/02

AEKn euskara irakasle izateko ikastaroa

AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Irailaren 4tik urriaren 23ra izango da, jardun konbinatuan (online jardunak eta internet bidezko 5 eskola)

Ikastaroaren prezioa 458 eurokoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko e-idazkaritza@aek.eus helbidera idatzi.



20/21 ikasturtea: online ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko: e-idazkaritza@aek.eus

Online-ikastaroek iraupen zehatza dute (20-190 ordu), bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira (hiru hilabetean edo ikasturte osoan). Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz ematen ditugu.

Euskalduntze-mailak:

    • A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
    • Urriaren 1etik ekainaren 21era (190 ordu): 627 €.

    • Urritik urtarrilera, otsailetik maiatzera 100 ordu. 348 euro.

    • C2 mailakoa urriaren 1etik maiatzaren 29ra (190 ordu): 705 €. Urtarriletik maiatzera 443 euro (100 ordu).

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa:

    • C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
    • Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera eta uztailetik irailera.100 ordu. 348 €.

Itzulpengintza ikastaroa:

    • Irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera, martxotik maiatzera. 30 ordu.246 euro.

BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak:

    • Hiruhileko bat: 222 euro. 72 ordu. (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
    • Bi hiruhileko: 444 euro. 144 ordu. (urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).

    • Hiru hiruhileko: 666 euro. 216 ordu.

      • Hona hemen hasierako unitate baten eredua/demoa.

      • Mintza-saioak egin daitezke, baina hasiera-mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira. Ordubete astero. Mintza-saio solteak: 41 euro ordua; taldean, 5 pertsona gutxienez: 8 euro ordua.

B2, C1 eta C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean. 

    • Apirilean eta irailean. 30 ordu. B2 eta C1 161 euro eta C2 205 euro.

Ikastaro hauen guztien demoak ikusi nahi badituzu, sartu hemen bisitari gisa.

Zure maila zein den jakin nahi baduzu sakatu hemen.

2020/06/25

Euskara ikasleen gogoetak AIZU! aldizkarian

Aizu! aldizkariaren ataletako batean euskara ikasleek euren esperientziari buruz hitz egiten dute. Azken alean, Davide Cabaleiro (A Coruña, Galizia) ikaslearen gogoetak daude elkarrizketa honetan: “Euskara barik, ezin da Euskal Herria ulertu”. Hemen irakur dezakezue. 


Uztailaren 8an amaituko da aurrematrikula egiteko epea


Datorren ikasturtean euskara ikasi nahi baduzu, matrikulatu uztailaren 8a baino lehen. Abantaila hauek izango dituzu:
  • %5eko deskontua 20/21 ikasturterako matrikularen prezioan.
  • Ordainketa epe bat gehiago interesik gabe.
  • Lehentasuna taldeak osatzerako orduan.
Aurrematrikula egiteko bi modu dituzu aukeran:

2020/06/23

Kirola eta Natura egitasmoko txangoak udako oporren ondoren

Koronabirusa dela eta, programatuta zeuden azken lau txangoak udako oporren ostean egingo ditu AEK-k. Izen-ematea irailaren lehen astean zabalduko dugu eta kopuru mugatua egongo da.

Irailaren 27an, euskal kostaldeko geoparkea.
Urriaren 25ean, Entziako baso sorgindua.
Azaroaren 22an, Monfefuerteko parkean orientazioa.
Abenduaren 13an, Araotzeko haitzuloak.

Honen inguruko informazioa Praktikatu egitasmoaren orrialdean jasoko duzue.


2020/06/19

Jurgi Ekiza AIZU! aldizkarian

Willis Drummond taldeko kide den Jurgi Ekiza musikaria elkarrizketatu dute AIZU! aldizkariko ekaineko alean. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa.




2020/06/16

AIZU! aldizkaria Facebooken

AIZU! aldizkariak Facebook kontua zabaldu du eta bertan jaso dezakezue orain aldizkariaren inguruko informazioa. Helbide honetan aurkituko duzue euren txokoa, eman 'atsegin dut' eta izan aldizkariaren edukien berri!


2020/06/15

Ekaineko lehiaketa: erantzuna

 
Erantzuna

Ekaina

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/06/12

Ez gaituzte geldituko!

Ikasturtea amaitzear da eta ikasleoi zuzendutako bideoa egin dugu Goiztiri AEKren kideok. Ez gaituzte geldituko!


2020/06/09

Euskara lantzeko familia arloko baliabideak

Gaurko gomendioa... Euskara lantzeko familia arloko baliabideak eta tresnak dituzue hemen



Euskara ikasteko eta gozatzeko tresna eta baliabide gehiago webgune honetan.

2020/06/08

Ekaineko lehiaketa: 3.pista

 
3.pista

Nire lagunen artean seigarrena naiz.

Lehiaketaren laguntzaileak:
 beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak