Astelehen on!
Konturatuko zineten bezala, Euri-tanta da urriko hitz-ezkutua. Oraingo honetan Anitzak taldea izan da asmatzen lehena. Saria —bi lagunentzako gosaria Ordiziako Kixket kafetegian—zozketatu egin dute, eta Silvia Fernandezek eraman du.
On egin, Silvia!
Eta, orain, adi! Hemen doa azaroko lehiaketako lehen pista:
1. pista: Gehienetan oharkabean bada ere, guztiok egiten dugu, eta, gainera, etengabe.
Zer ote da?
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna
emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak:
erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua