2024/11/11

Hitz ezkutua: azaroko bigarren pista

Astelehen on!

Lehen pistarekin etorri al zaizue burura zein izan daitekeen hitz ezkutua? Ea, bada, bigarrenarekin:

1. pista: Gehienetan oharkabean bada ere, guztiok egiten dugu, eta, gainera, etengabe.

2. pista: Ez egiteak ondorio larriak ekar diezazkiguke.

 

Zer ote da?

 

 

 

Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina