Ordiziako Udalak hitzarmena sinatu du Goiztiri AEK euskaltegiarekin. Ekainaren 14an sinatu zuten hitzarmena Ordiziako alkate den Igor Egurenek eta Nekane Munduate Goiztiri AEKren zuzendariak.
Euskaltegiak "egiten duen lana aitortzeko, eta euskalduntze eta alfabetatze lanekin jarraitzea sustatzeko" sinatu du hitzarmena udalak
AEKrekin.
Udalak diruz laguntzen dituen egitasmoak honakoak dira:
diru-laguntza irakaskuntza jarduerarako, didaktika zerbitzu eta
antolaketarako, auto-ikaskuntza sistemak sortzen dituen hainbat
gastutarako, txiste eta pasadizo idatzien lehiaketarako, eta ekintza
osagarrietarako; aurten, besteak beste, ekintza osagarri hauek antolatu
ditugu: tupper-sex saioa, henna ikastaroa,
postre ikastaroa eta pintxo lehiaketa. Ekintza osagarri hauek
klasean ikasitakoa praktikan jartzeko saioak dira, irekiak izan ohi
dira, eta edozein herritarrek har dezake parte.