2022/04/28

AIZU! Aldizkariko saria Goierrira

AEK-ko Aizu! Aldizkariko "ez da hain fazila" atalean ariketako bat toki ezezaguna asmatzea da eta hara, gure ikaslea den Rakelek asmatu du erantzuna eta gainera, saria irabazi! ZORIONAK! 




2022/04/07

Aurrera Korrika!

Oporretara joan aurretik apirileko lehiaketari helduko  diogu. Ea bada nork asmatzen duen erantzuna...

KORRIKA behin martxan jarrita, furgonetetan gora eta behera dabiltza Korrikaren bidean dena ondo joateaz arduratzen diren 20 lagunak (10 kideko bi talde).


 

Galdera: zenbat orduko txandak egiten dituzte? 

Erantzuna AIZU! Aldizkarian topatuko duzue. Apirialaren 28a baino lehen bidali zuen erantzuna 688746638 telefono zenbakira, eta PRAKTIKATUko opari ederrak irabaziko dituzue. 




2022/04/02

Goierriko KORRIKA kulturala


Badator 22. KORRIKA Goierrira! Egun  berezia izango da apirilaren 8a, eta egun hori girotzen hasteko eta nola ez, eguna gozatzeko Goierriko KORRIKA batzordeek egitarau itzelak antolatu dituzte. Jarraian dituzue batzuk:  
























  











Horretaz gain, aipatu nahi dugu Goierriko Hitzak KORRIKAren gehigarria kaleratu duela, oso interesgarria. Bertan ibilbidea, egitarauak, elkarrizketak etab. dituzue: 

https://issuu.com/goierrikohitza/docs/korrika-2022