Gabonak gainean direla-eta, Ordiziako Goiztiri AEKan, urtero egin ohi dugun legez, Udaleko Euskararen Aholku Batzordearekin, antolatzen dugun ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Berau, Ordiziako Jakintza Ikastola, Urdaneta Herri Eskola eta Oinguren B.I.-ko hainbat ikasleren parte hartzearekin antolatzen den Gabonetako postal eta idazlan lehiaketa da.
Iaz bezala, beste sail batzuk alde batera utzita, bitan oinarrituko ditugu indarrak: postaletan alde batetik eta idazlanetan bestaldetik. Era honetan antolaketa errazagoa eta sari hobeak banatzeko aukera izango dugu.
zer egin behar dut parte hartzeko?
ErantzunEzabatuIkasten ari zaren ikastetxean informazioa helaraziko dizuete. Dena den, zuzenean bidali nahi badiguzu bidali helbide honetara zeure idazlana (goierri@aek.org helbidera, hain zuzen ere).
ErantzunEzabatuHona hemen Maider baldintzak: zuzenean bidali nahi badiguzu, esandakoa, ikastetxearen izena jarri eta bidali!
ErantzunEzabatuPOSTAL LEHIAKETA
1. DLHko 3. zikloa eta DBH1eko ikasleek hartuko dute parte kategoria
bakar honetan.
2. Gaiak Euskal Herriko Eguberri edo Gabonekin lotura izan beharko du.
3. Banakako lanak izango dira (izen-abizena eta maila jarri).
4. Epaimahaia Goiztiri AEK-ko ikasle eta irakasleek osatuko dute.
5. Ikastetxe bakoitzeko (Urdaneta-Oianguren eta Jakintza) ikasleei
hiruna sari emango zaizkie:
1.saria: Lazkaoko Gerriko liburudendan materiala erosteko 60
euroko tikea.
2.saria: Lazkaoko Gerriko liburudendan materiala erosteko 45
euroko tikea.
3.saria: Lazkaoko Gerriko liburudendan materiala erosteko 30
euroko tikea.
6. Lanak abenduaren 5ean, ostirala, jasoko dira ikastetxean bertan eta
beraiekin erakusketa egingo da Barrena Kultur Etxean (abenduaren
18tik urtarrilaren 7a bitartean).
7. Irabazleen izen-abizenak prentsan agertuko dira eta argazkia
ateratzeko garaian banatuko dira sariak (abenduaren 17an,
arratsaldeko 7etan).
8. Egileak hala nahi badu bere lana berreskuratu ahal izango du.
IDAZLAN LEHIAKETA
1. Lehiaketak sail bakarra izango du. DBH2ko ikasleek bakarrik hartuko
dute parte.
2. Lanak, norberak sortutakoa eta inon argitaratu gabea izan beharko du.
3. Gaia librea izango da.
4. Neurriak: bi orrialde gutxienez eta lau gehienez (eskuz idatzitakoak ez
dira aintzat hartuko).
5. Lanak izenburu bat beharko du eta ezizenez izenpetua agertuko da,
kartazal baten barruan egilearen izen-abizenak idatziz. Lana eta
kartazala, kartazal handiago batean gordeko dira, bertan ezizena jarriz.
6. Epaimahaia Goiztiri AEK-ko irakasle eta goi urratseko ikasleek osatuko
dute.
7. Epaimahaiak honako puntu hauek hartuko ditu kontuan:
- Gaiaren trataera.
- Hizkuntzaren erabilera (aberastasuna, zuzentasuna eta
egokitasuna).
8. Parte hartzen duten ikasle guztien artean (bi ikastetxeetako ikasleak
barne) honako sari hauek banatuko dira:
1. saria: Lazkaoko Gerriko liburudendan materiala erosteko 90
euroko tikea.
2. saria: Lazkaoko Gerriko liburudendan materiala erosteko 70
euroko tikea.
3. saria: Lazkaoko Gerriko liburudendan materiala erosteko 55
euroko tikea.
9. Lanak abenduaren 5ean, ostirala, jasoko dira ikastetxean bertan.
10. Idazlan sarituen egileen izen-abizenak prentsan agertuko dira eta
argazkia ateratzeko garaian banatuko dira sariak (abenduaren 17an).
11. Egoki ikusiz gero idazlan sarituak argitaratzeko eskubidea izango du
Goiztiri AEK-k.
12. Hala eskatuz gero lanak berreskuratu daitezke.