Joan den astean, ostegunean, goizean, Goierriko Goiztiri AEKren lehen urratseko 3 taldeetako ikasleak (Ordizia, Beasain, Ormaiztegi) eta 2 herritar, guztira 21 lagun, D’Elikatuzera irteera egin zuten.Irteeraren helburua irakaslea ez den beste norbait hizketan entzun eta ulertzen saiatzea izan zen. Aitzitik, Goierrik dituen aukeren berri izateko (talde hauetan kanpotar asko dago eta) zein beste ikasleen berri izateko.
Era berean, ikasleak orain arte klasean ikusitakoak kalean eragina duen ala ez aztertzeko aukera paregabea izan zuten. Oso interesgarria izan zenbisita. Ikasleei, batez ere, hasiera gustatu zitzaien, Ordiziako historia kontatzen zuena, alegia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina