2010/01/25

Idiazabalgo gaztaren museoa eta gaztandegira bisita gidatua, datorren otsailaren 10ean, asteazkena, Goierriko Goiztiri AEK-tik.

Datorren otsailaren 10ean, asteazkena, Idiazabalgo gaztaren museora bisita gidatua egingo dugu. Irteera herri ezberdinetatik izango da 09:15ean. Idiazabelera bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da. Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko. Bisita, 09:30ean hasiko da Idiazabalen bertan. Bertaratutako guztiek gaztaren museoa eta gaztandegia ezagutuko dituzte. Irteera irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, otsailaren 8rako izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEK-aren euskaltegiren batean. Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta dagoenez doan izango da irteera. Bisita 11:30ak aldera amaituko da. Anima zaitezte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina