Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroaren hurrengo edizioa 
irailaren 6an hasiko da eta urriaren 25era bitartean burutuko da. Era 
konbinatuko ikastaroa izango da, beraz, aurrez aurreko bost eskola eta 
on-line jardueraz osatuta egongo da. Aurrez aurreko eskolak Bilbon, 
Donostian, Gasteizen eta Iruñean egiteko aukera egongo da eta 09:00etatik
 13:30era izango dira.
Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da eta uztailaren 3ra arte izena 
emateko aukera egongo da. Horretarako zein informazio gehiagorako, 
hurrengo helbidera idatzi beharra dago: e-idazkaritza@aek.eus

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina