13 urteko ibilbide oparoa egin du AEKren koordinazio nagusian, eta, hemendik aurrera, beste zeregin batzuetan ariko da AEKren barruan. Nafarroako AEKren koordinatzaileak ordeztuko du Mertxe Mugika, aurtengo Batzar Nagusiak oniritzia eman ondoren. Irailaren 3an, Gasteizen, biek hartuko dute parte 2019-2020 ikasturteko aurkezpen-agerraldian,eta, adierazi bezala, urriaren 1etik aurrera, Alizia Iribarren hasiko da AEKren koordinazio nagusian.
Mertxe Mugikak “asko sinesten dut elkarlanean, uste osoa daukat indarrak batu behar direla, bakoitza bere kabuz ibilita, bidea askoz ere luzeagoa eta neketsuagoa izango litzatekeelako” adierazi du. Horrez gain, AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian ikusten dituela esan du, ikasleen gorakada izaten ari da azken urteotan: herritar gehiagok jo du euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetan ere, antzekoa da egoera. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.
Irakurri albistea Berria egunkarian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina