2018/06/05

Pintxo lehiaketa egingo dugu bihar

VII. Pintxo lehiaketa egingo dugu bihar, hilak 6, Ordiziako plaza nagusian. 18:00etan elkartuko gara azoka-plazan eta ikasleek, taldeka, eurek aurrez pentsatu eta diseinatutako bi pintxo hotzak prestatuko dituzte. Euskaltegiak jarriko ditu osagaiak eta ordubete izango dute pintxo hotzak egiteko. Mota bakoitzeko pintxo dezente prestatuko dituzte, epaimahaikoek eta gainerako parte-hartzaileek ere dasta ditzaten.


Zazpiak aldera, epaimahaikoak euren lanarekin hasiko dira, ikasleek burututako pintxoak probatzen. Pintxo bakoitzari puntuazioa emango diote eta euren ustez hiru onenak zein diren jakinaraziko dute. Lehen postuan geratzen den taldeak oroigarria lortuko du, gainera, euskaltegiko ikasle batzuek egina. Amaitzeko, pintxoak jango ditugu, giro ederrean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina