2018/06/07

Pintxoak: goxoak eta dotore aurkeztuak

 

VII.Pintxo lehiaketa egin genuen atzo Ordiziako plazan eta ikasleak fin-fin aritu ziren sukalde lanetan. Euskaltegiko lau taldek parte hartu zuten, 30 bat lagunek gutxi gorabehera.

Osagaiekin jolastu zuten ikasleek eta itxura ederreko pintxoak sortu zituzten.Pintxo hotzak izanik, frutak protagonismoa hartu zuen aurtengoan. Gainera, aurkezpenari ere garrantzia handia eman zioten, irudietan ikus daitekeen moduan.



Epaimahaikoak ere izan ziren, ohiturari jarraiki; Tome, Asier eta Lucas aritu ziren epaimahai lanetan, Basque Culinary Centerren ikasi eta Oaingun lan egiten duten sukaldariak. Sukalde kontuetan asko jakinik, seriotasun handiz egin zuten euren lana, eta behar bezala dastatu eta aztertu zituzten ikasleek egindako pintxoak.

Sarituen berri jakiteko unea iritsi zen ondoren eta hauxe izan zen epaia:
  • 1. pintxoa: Auskalo mokadua - Auskalo taldea
  • 2.pintxoa: Zisnearen kanta - Gautxori taldea
  • 3.pintxoa: Aho bizi - Gautxori taldea


Azkenik, pintxoak dastatu zituzten partaideek, giro alaian. Aurtengoa bukatu da baina datorren urtean elkartuko gara berriro pintxoaren festan! 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina