Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin, ikus-entzunezkoa eskainiko digu Ordiziako D'elikatuz zentroan.
Joxe ramon Agirre, Márron, Ataundar goi-mendizaleak, Dolpo. "biziaren muturrean" izenburua duen ikus-entzunezkoa eskainiko digu, ekainaren 7an, astelehena, 18:30ean. Dolpoa “be-yül” bat da tibeteraz, eta lurralde ezkutua esan nahi du. Jendea bizi den munduko goi-lautadarik altuenetako bat da, altuegia euri asko egiteko.
Dolpoa XIX. mendearen hasieratik Nepalen administraziopean dago, baina, kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da. Haren hedadura 5.000 eta 7.000 kilometro koadro inguru da eta bertan 5.000 biztanle inguru bizi dira, 35 herrixka eta monasteriotan banatuta.
Nepaleko gobernuak itxita izan zuen leku hau 1956 arte, eta 1990 arte ez zuen utzi mendebaldeko inor han sartzerik, ordura arte toki iristen oso zaila izan zen, kanpoko ezerekin nahastu gabea. Geroztik ere, ez dira 500etik gora urtero Dolpoan sartzen direnak. Han ez dago biderik, ez telefonorik, ez telebisiorik, ezta argindarrik ere. Ez dago ospitalerik ezta medikurik ere: jaio berrien ia erdiak hil egiten dira urtea betetzerako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina