2021/03/23

Bultza euskaltegiak! bultza euskara!

AEK-ko kideok "bultza euskaltegiak! bultza euskara!" dinamika martxan jarri dugu. Argi dago helduen euskalduntzea ezinbestekoa dela guztion eskubideak bermatzeko; beraz, euskaltegi sendoak behar ditugu. Bide onetik goaz, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere; hala eta guztiz ere, arlo horren finantzaketa ez da aski. Hori dela eta, Euskal Herriko hiru administrazioetatik bultzada estrategikoa eskatuko dugu igandean eta zuen babesa beharrezkoa dugu. 

Beraz, martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Ordiziako Barrena parkean hitzordua dugu euskaltzaleok. 

Horren harira, Segura Irratiko lagunek Aize OtaƱo, Gipuzkoako Artezkaritza kidea, elkarrizketatu dute. Entzun!!!

http://segurairratia.eus/2021-03-17ko-bixi-bixiaize-otano/

Ekitaldian parte hartu nahi baduzue, eman izena hemen: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdgq_XHrzqoKcez6PC576Dx_KB5ege9eAcTppw2efNFL7sRbQ/viewform?usp=sf_link


Oharra: euria egiten badu, Ordiziako plazan egingo da ekitaldia.                      

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina