2022/03/08

Nork nahi ditu KORRIKAko bi peto?

23 egun falta dira KORRIKAri hasiera emateko. Amurriotik  abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa martxoaren 31n. Goierritik apirilaren 8an igaroko da eta guk, goierritarrok, euskararen aldeko aldarria lau haizetaara zabalduko dugu eta horretaz gain, kaleak kolorez alaituko ditugu.  Horregatik, KORRIKAn  petoarekin egingo dugu KORRIKA. Zuek ere animatuko zarete? 

Bada, bidali galdera honen erantzuna 688746638 telefono zenbakira martxoaren 24a baino lehen, eta zozketan parte hartuko duzue:  

Amurriotik Donostiara, zenbat kilometro egingo ditu 22. KORRIKAk? (Erantzuna AIZU! Aldizkarian dago) 


 Gogoratu Beasaingo herri dendan ere petoak salgai ditugula. Ez galdu aukera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina