19. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora. Bi egun hauetan jai giroa izango da nagusi eta baita egitarau oparoa ere. Hori dela-eta, autobusak antolatuko dira Goierritik, bai Urepelera eta bai Bilbora joateko. Urepelekoari dagokionez, autobusa 09:00etan abiatuko da Ordiziako tren geltokitik, Beasaingo tren geltokiaren aurrean egingo du geldialdia 09:10ean, eta 19:00etan itzuliko da Urepeletik.
Autobusaren kostua 10 €-koa izango da helduentzat eta 4 €-koa 14 urte artekoentzat. Honako toki hauetan eman dezakezue, besteak beste, izena martxoaren 16ra arte:
- Goiztiri AEKren Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietan.
- Ataun: Troskaeta eta Sutegi.
- Lazkao: Gerriko.
- Idiazabal: Izpar denda.
- Segura: Elorripe.
Martxoaren 19an arratsaldeko bostetan aterako Korrika Urepeletik baina goizeko hamaiketatik hasita, hainbat ekintza izango dira bertan: kale animazioa, bazkari herrikoia, kantaldia, ekitaldia, haurrentzako ikusgarriak eta kontzertuak.
Eman izena autobuserako eta zatozte Urepelera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina