2015/03/12

Korrikaren eskualdeko afaria datorren asteazkenean izango da



19. Korrika martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Goierritik eta hainbat ekitaldi izango dira datozen egunetan Goierriko Korrika Kulturalaren barruan. Herrietako ekintzez gain, eskualde mailako hitzordu garrantzitsua dugu datorren hilaren 18an: Korrika afaria.

Afariaren aurretik eskualdeko zenbait elkarte gastronomikoren arteko sukaldaritza lehiaketa izango da. Elkarte bakoitzak aurrez prestatutako baratxuri-zopa eta biribilkia saltsan ekarriko ditu Ordiziako plaza nagusira. Bertan, epaimahaikideek dastatu egingo dituzte banan-banan eta puntuazioa emango diote plater bakoitzari. 


Ondoren, afaria izango dugu, 21:00etan, plazan bertan, elkarteek prestatutako jakiekin; postrerako, berriz, ijito besoa eta kafea. Afalondoren, sukaldaritza lehiaketaren sari banaketa egingo dugu. Horretaz gain, Zesura taldearen kontzertua izango da, Ordiziarocken laguntzari esker, eta Amets Bidekoekin dantzaldia. 

Afarira joateko asmoa duzuenok martxoaren 16rako erosi behar dituzue txartelak. Helduek 12 € ordaindu beharko dute eta 14 urte artekoek 5 €. Toki hauetan erosi ahalko dituzue txartelak:
  • Goiztiri AEKren Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietan.
  • Ataun: Troskaeta eta Sutegi.
  • Beasain: Arrano, Basakana, Irizar eta Antzizar. 
  • Idiazabal: Izpar denda.
  • Lazkao: Gerriko.
  • Mutiloa: ostatua.
  • Ordizia: Larratxa liburu-denda eta Herrikoa.
  • Segura: Elorripe.
  • Zaldibia: Joxepane.
  • Zegama: Itzala eta Aizkorpe.
  • Zerain: Mandio. 
Animatu eta etorri Korrikaren eskualdeko afarira, euskahaldun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina