Etxeko zapatilak egiten ikasteko saioa izan genuen Ordiziako euskaltegian joan den asteartean. Goiztiriko irakasle den Alaitz Imazek gidatu zuen saioa eta kultur ekintzan bildutako 35 lagunei azaldu zien prozesuaren nondik norakoa.
Honako pausu hauek jarraitu zituzten:
1. Txantiloia moztu eta goma-aparrean kopiatu.
2. Goma-aparra moztu eta iragazkia eta 'borregitoa' tamaina pixka bat handiagoan ebaki, josi ahal izateko.
3. Gaineko txantiloia moztu.
4. Iragazkia bakarrik jarri edo iragazkiari oihala ipini gainean.
5. Gaineko zatia eta gainerakoa josi.
6. Zapatilaren azpian masa eman, irrist ez egiteko.
7. Masa lehortzen utzi.
8. Masaren gainean lerroak marraztu.
9. Masadun gunea lisaburdinarekin pasa, puz dadin.
10. Azken ukituak eman.
Etxeko zapatila janzteko moduan dago orain! Zer iruditzen zaizkizue? Politak, ezta?
Pausuren bat ahaztu al zaigu? Kontatu zuek nola egin zenuten zuen etxeko zapatila, agian teknika sekreturen bat daukazue edo ukitu bereziren bat eman diozue... Zer diozue?
Argazki galeria hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina