Badator Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia! Badator 22. KORRIKA!!! 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Oraingoan Amurriotik Donostiara.
Goierrira ere helduko da eta guk, goierritarrok, betiko legez, gure ekarpena egingo diogu KORRIKAri helduen euskalduntzea babesteko. Horretarako, Goierrin herriz herri batzordeak antolatuko ditugu eta mezu honen bidez batzordetan parte hartzeko gonbita egiten dizugu. Urtarrilean hasiko gara buru belarri lanean; beraz, adi egon datak laster zabalduko ditugu eta.
22.KORRIKAren nondik norakoak ezagutuko dituzu eta horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu.
KORRIKAk hasiera-hasieratik aldarrikatu duen bezala, KORRIKAren helburuak bete daitezen, guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezkoak. Denon parte-hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Amurriotik Donostiara.
Bide batez ere, 22. KORRIKAko abestia eta bideoklipa entzun eta ikusteko aukera duzu ondorengo estekan. Espero dugu guri bezainbeste gustatzea: https://youtu.be/nNAsgjgmHIk
Ondo izan,
Aitor Aguado Garmendia
Goierriko KORRIKAko koordinatzailea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina