2014/05/26

III. Pintxo lehiaketa egin dugu


Pintxo lehiaketaren hirugarren edizioa egin genuen joan den asteazkenean Ordiziako plazan. Euskaltegiko bost taldek hartu zuten parte eta bakoitzak  bi pintxo ezberdin prestatu zituen. Osagaiak berak ziren guztientzat eta talde bakoitzak sormena erabili zuen osagaiak aukeratu eta pintxoak egiteko. Arratsaldeko seietan hasi ziren prestaketa lanetan eta ordu eta erdi izan zuten pintxo hotzak aurkezteko.




Guztira hamar pintxo mota ezberdin izan genituen lehiaketan. Epaimahaiko kide izan ziren Carlos Jandula eta Kiran Ghimire ikasleek pintxo bakoitza dastatu zuten eta itxura, usaina, zaporea eta izenaren origiltasuna hartu zuten kontuan puntuak ematerakoan.



Arratsaldeko zortziak aldera eman zuten epaia bi ikasleek.Ordiziako goizeko A2 taldeak irabazi zuen 'AEK-ko txalupa' izeneko pintxoagatik, eta ikasleek egindako oroigarria jaso zuten.Zorionak!


Argazki galeria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina