2011/01/21

Euskalaleta lehiaketa antolatu du Korrika 17 Kulturalak.

Korrikak, ohikoa duen legez, kultur eskaintza aberatsa eskainiko dio euskal jendarteari 17. Korrikaren atariko hilabeteetan, eta denetarik ikusteko aukera izango da: antzerkia, musika, ipuinak, pailazoak, poesia, pintura... Horren erakusle izan dira Bilborockera hurbildu diren zenbait artista eta kultur eragile, eta batzuek euren lanaren lagin bat ere erakutsi dute bertan, besteak beste, Pirritx eta Porrotxek (Ongi etorri Pupu eta Lore), Loli Astoreka, Mikel Losada eta Eduardo Gabiñak (Sekula bai antzezlana) eta Oier Guillan, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortegak (Hura ez da lekua ikuskizuna). Bertan izan dira, halaber, Mikel Martinez (L-KM Larria Kutsakorra Mendebaldekoa antzezlana), Ramon Agirre (Xentimorik gabe antzezlana), Marifeli Etxandia (Hilezinak antzezlana)...

Bestalde, Euskalaketa lehiaketa antolatu du 17. Korrika Kulturalak, bakarrizketa lehiaketa hain zuzen ere, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Asmoa, “euskalakaririk onena” aukeratzea. Edonork har dezake parte martxoan zehar jokatuko diren kanporaketetan, finala Donostian izango da Korrika amaierako festan.

Kanporaketa bakoitzean, lehiakideek bi lan burutu beharko dituzte. Alde batetik, partaide bakoitzak aurretik prestatutako gai libreko bakarrizketa aurkeztuko du, gehienez zortzi minutukoa. Bestetik, bakoitzak guztientzako berdina izango den Euskalakari gaia garatu beharko du. Bigarren honetan lehiakideak bost minutu izango ditu lana aurkezteko. Lehen saria, bi pertsonarentzako Kariberako bidaia izango da. Eta herrialdeetako sariak, berriz, bi pertsonarentzako astebukaerako egonaldiak izango dira hainbat landetxetan. Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik korrika17@gmail.com This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it helbidean. Beharrezko datuak: izen-abizenak, herrialdea, telefonoa eta posta elektronikoa. Azalpen gehiago, www.korrika.org web-gunean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina